Biziaroak : herri kultura / Xamar
Material mota:TestuaSerie(ak): Ganbara (Pamiela) ; ; 37Publication details: Arre : Pamiela, 2023Edizioa: 1. argitDeskribapen fisikoa: 221 or. : kol. eta z.-b. ir., argk. ; 26 cmISBN: 978-84-7681-360-8 Gaia(k): Euskaldunak -- -Ohiturak eta usadioak | Euskal kultura | Kultura- eta gizarte-antropologia -- Euskal HerriaGeneroa/Forma:Monografiak Sareko errekurtsoak:Argitaletxearen webgunea | Ikus liburuaren aurkezpen-bideoa Adina / Maila: Xamarren liburuen ezaugarri nagusienetarikoa, gaiak interesgarri bezainbat jakingarri izateaz gain -hizkuntza, kultura eta ondareari buruzkoak, gehien bat-, ongi oinarrituriko ikerketa eta bibliografian maila ulerterraz bezain zehatzean garatuak izatea da; orobat edukiei dagozkien irudiekin eder eta propioki hornituak. Oraingoan ere aurrekoen ildotik dakar bere Biziaroak liburu berria. Euskara Jendearen ez hain aspaldiko kultur sozialean indarrean egon diren biziaroetan barnako erritual, ohitura eta ospakizunetan pausatzen du begirada, batzuk ezagunak, beste anitz ez hainbeste, garaiko testuinguruan garatuak, erran nahi baita indarrean zeuden sineste, irizpide sozial, interes eta beharren baldintzetan. Egin ohi duen gisan, aldikal haiekiko loturan dauden hainbat xehetasun eta berri osagarri eransten ditu, euskaldungoaren izaerari eta egoteari dagozkienak, hots, bizitza ulertzeko eta munduan kokatzeko maneraren eta antolamendu sozialaren berri ematen dutenak. Halako maneran non herri-kultura hori, gure egunetara iritsiz, historiaren garabidean kokatzen den. Ordezkapeneko egoeretan baitezpadakoa den oroimen-ariketa ere bai, beraz. Nondik gatozen jakiteaz gain -memoriarik gabe ez dago bizitzarik, ez pertsonal mailan, ezta kolektiboan ere-, gaurko jendartearen nondik norakoa ezagutzeko eta ulertzeko ere, maiz, gako izan daitezkeelakoan. Izan ere, ohiturek eta errituek komunitatea trinkotzen eta bersortzen dute aldikal, eta alderantziz: komunitateak ohitura eta erritu berriak sortzen eta egokitzen ditu, etengabe. Gure garaiko gizarte teknologikoan ere bai. Herri-kulturari buruzko lanek, maiz, esplizituki egin ohi duten ekarpenaz gain, loturan daudekeen jakintzak ere atxiki ohi dituzte. Liburu hau horietarikoa da.Item mota | Current library | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea |
---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak | Eima Katalogoa | Monografia | 39(460.15/.16+447.9) XAM biz | Maileguan hartuta | 28/10/2024 | EK23120010 |
Inprimatuak osagarriak | Irale - E | Monografia | 39(460.15/.16+447.9) XAM biz | Ale eskuragarriak | IRALE23120105 |
Xamarren liburuen ezaugarri nagusienetarikoa, gaiak interesgarri bezainbat jakingarri izateaz gain -hizkuntza, kultura eta ondareari buruzkoak, gehien bat-, ongi oinarrituriko ikerketa eta bibliografian maila ulerterraz bezain zehatzean garatuak izatea da; orobat edukiei dagozkien irudiekin eder eta propioki hornituak. Oraingoan ere aurrekoen ildotik dakar bere Biziaroak liburu berria. Euskara Jendearen ez hain aspaldiko kultur sozialean indarrean egon diren biziaroetan barnako erritual, ohitura eta ospakizunetan pausatzen du begirada, batzuk ezagunak, beste anitz ez hainbeste, garaiko testuinguruan garatuak, erran nahi baita indarrean zeuden sineste, irizpide sozial, interes eta beharren baldintzetan. Egin ohi duen gisan, aldikal haiekiko loturan dauden hainbat xehetasun eta berri osagarri eransten ditu, euskaldungoaren izaerari eta egoteari dagozkienak, hots, bizitza ulertzeko eta munduan kokatzeko maneraren eta antolamendu sozialaren berri ematen dutenak. Halako maneran non herri-kultura hori, gure egunetara iritsiz, historiaren garabidean kokatzen den. Ordezkapeneko egoeretan baitezpadakoa den oroimen-ariketa ere bai, beraz. Nondik gatozen jakiteaz gain -memoriarik gabe ez dago bizitzarik, ez pertsonal mailan, ezta kolektiboan ere-, gaurko jendartearen nondik norakoa ezagutzeko eta ulertzeko ere, maiz, gako izan daitezkeelakoan. Izan ere, ohiturek eta errituek komunitatea trinkotzen eta bersortzen dute aldikal, eta alderantziz: komunitateak ohitura eta erritu berriak sortzen eta egokitzen ditu, etengabe. Gure garaiko gizarte teknologikoan ere bai. Herri-kulturari buruzko lanek, maiz, esplizituki egin ohi duten ekarpenaz gain, loturan daudekeen jakintzak ere atxiki ohi dituzte. Liburu hau horietarikoa da.
Lan honek Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza izan du, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak egiten duen Argitalpenetarako Laguntzen deialdiaren bidez emana
There are no comments on this title.