TY - BOOK AU - Iturriaga,Unai AU - San Vicente,Alex ED - Ikastolen Elkartea TI - Litxarrerien jauna T2 - Haur besoetakoa (Ikastolen Elkartea) SN - 978-84-942816-1-7 PY - 2016/// CY - Donostia : PB - Ikastolen Elkartea, KW - Abenturak KW - Komikiak KW - Haur eta Gazteentzako Literatura N1 - 12 urtetik aurrera (horia) N2 - Unai Iturriagaren gidoiak eta Alex Sanviren ilustrazioek munduratu zuten "Haur Besoetakoa" duela zazpi urte. Gaur, berriz, komiki bilduman aurkeztu dute Elkar argitaletxearen Donostiako Megadendan. Haiekin batera ziren Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldot Tellitu eta Xabiroi komiki-aldizkariaren koordinatzaile Dani Fano. Haur Besoetakoa komiki ganberroa da, nobela beltz bat, haurren munduan girotua, egia handi eta borobilak kontatzen dituena, mozorrotuta. Gurearen ohiartzunak dituen haurren unibertso batean, Haur Besoetakoak litxarrerien mafiaren erabateko kontrola dauka, edo hala uste du berak behintzat. Helduen munduak The Godfather (Aitajauna) duen moduan du haurren munduak Haur Besoetakoa, litxarrerien eta bideo-jokoen merkatu klandestinoaren nagusia. Irakurleak begien aurrean duen munduan legez, handinahikeria, boterea eta ustelkeria nahasten dira haurren mundu honetan ere, non helduak ez diren ugalketarako eta zerbitzurako izaki huts besterik. Errerentzia zinematografiko eta literarioz beteriko haurren unibertso honetatik, Haur Besoetakoak eta bere antagonista Lo-Li-Tak, errefusatu ezinezko eskaintza egingo dizute UR - https://ikastola.eus/berriak/7801 ER -