Zatikiak

1. Zatikiak

Talde handia

Arbel digitaldun ikasgela

1 ordu

Zatiki bat zer den, horren esanahia, horren gaiak eta irudikapen grafikoa errepasatuko ditugu.
Nola izendatzen diren eta zer irudikatzen duten ikusiko dugu.
Horretarako, irakaslearekin batera, zatikiei buruz zer dakigun gogoratuko dugu, eta ariketa batzuekin praktikatuko dugu, kontzeptuak ongi barneratzeko.
Zenbait irudik, marrazkik edo argazkik zer zatiki irudikatzen duten adieraziko dugu.
Zatiki bati dagokion zatia margotuko dugu.
Zatikiak letra eta zenbakiekin idatziko ditugu.

Zatikiekin lotutako kontzeptuak errepasatzea: definizioa, zenbakitzailea eta izendatzailea identifikatzea, horiek irakurtzea eta grafikoki irudikatzea.
Saioko jarduera interaktiboak egin.

Zatikien kontzeptua eta gaiak: nola adierazten den esan
Zatikien kontzeptua eta gaiak: zatikia adierazi
Zatikiak irakurtzea eta idaztea (osatu zenbakitzailea eta izendatzailea zenbakiekin)
Zatikiak irakurtzea eta idaztea (idatzi letrekin)
Zatikiak irakurtzea eta grafikoki adieraztea
Zatikien kontzeptua eta gaiak (adierazi zenbakitzailea eta izendatzailea)
Zatikien kontzeptua eta gaiak (adierazi)
Zatikien kontzeptua eta gaiak

• Arbel digitala
• Ordenagailua

 Baliabide hauek dituzu:

• Animazio interaktiboa: zatikien kontzeptua eta gaiak
• Ariketa interaktiboak: zatikiak identifikatzea
• Animazio interaktiboa: irakurtzea eta grafikoki irudikatzea
• Ariketa interaktiboak: zatikiak irakurtzea eta idaztea

Saioa bi bloketan antolatu da, aurreko ikasturteetan bereganatutako edukiak errepasatzeko.
• Aurkez itzazu edukiak taldean, parte-hartzea eta ikaskuntzaren balorazioa erraztuz. Erabil itzazu Irakaslearen baliabideetan aurkituko dituzun aurkezpenak.
• Gero, jarduera interaktiboak banaka egingo dituzte ikasleek.
 

Has zaitez talde handiarekin arbelean lan eginez, eragingarri gisa egoera problematiko bat ebazteko: Saria.

Ondoren, erakuts itzazu gaia aurkezteko diapositibak: Zatikiak.

Material hori Irakaslearen baliabideetan aurkituko duzu.

Arbel digitalean proiektatutako animazio batean, maneia itzazu balioak, zatikiak eta horien irudikapen bisuala sortzeko. Adieraz ezazu horien esanahia eta zer zatik osatzen dituzten. Ikasleak arbelera irten daitezke, zatiki berriak sortzeko, eta edukiak ahoz adierazteko. 

Taldean animazioaren funtzionamendua azaldu ondoren, ikasleek, banaka edo binaka, euren ordenagailuan praktikatu, eta ikaskuntzak finkatzeko proposatutako jarduera interaktiboak egin ditzakete.

Ariketak parte-hartze bidez ere egin ditzakezu arbel digitalean, edo zalantzak argitzeko erabil ditzakezu.

Motiba itzazu ikasleak, zatikiak egoera erreal eta hurbilen adierazpide matematiko gisa erlaziona ditzaten.

Erabil ezazu prozedura bera zatikien irakurketa eta irudikapen grafikoa errepasatzeko.

Etxean egiteko jarduera interaktiboetarako loturak eskain ditzakezu; jarduera sortan aurkituko dituzu horietako batzuk.