Ikasleak binaka jartzea gomendatzen dizugu.
Bikote bakoitzak Interneterako konexioa duen ordenagailu bat, eta informazioa biltzeko taularen eredua (erantsi dugu txantiloia) behar ditu.
Aurkez ezazu jarduera eta jarri adibide orokor bat, proposamena errazago ulertzeko.
Ikasleek 30 minutu inguru eman dezakete jarduera egiten.
Amaitzeko, lortutako emaitza batzuen bateratze-lana egin daiteke.
Saioa hasteko, azal ezazu egingo duten lanaren helburua: testu-prozesadore batekin, ontzietan zatikiak dituzten supermerkatuko produktuen (elikagaiak, edariak, etab.), edo, eguneroko erabileran horiekin zerikusia duten produktuen informazioa taula batean bildu.
Jarraian, adierazi ikasleei jarraitu beharreko prozedura:
• Zatikiak erabiliz neur daitezkeen elikagai, edari edo produktuen zerrenda bat egin aurrez.
• Sarean produktu horien irudiak bilatu.
• Horiek testu-prozesadorean txertatu.
• Informazioa osatu: zatikia eta horren balio absolutua.
Ikasleek hobeto ulertzeko, gomendagarria da adibide orokor bat ematea (½ kg tomate 500 g dira, ½ dozena arrautza 6 arrautza dira balio absolutuan…).
Bikoteak honela antola daitezke: batek lehen adibidea bilatu bitartean, lagunak gero zein bilatuko duen pentsatuko du, bikotekideari pentsatzeko denbora uzteko.
Jarduera hasi ondoren, ikasleen lanaren segimendua egin dezakezu, euren zalantzak argituz eta garapenean orientatuz.
Azkenik, arbel digitala erabiliz, lortutako bilaketen bateratze-lana egin daiteke.
Informazioa biltzeko taula jaso, jardueraren segimendua egiteko, eta horren emaitza lortzeko.