Zatikiak

3. Zatikiak konparatzea

Talde handia

Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)

1 ordu

Zatikiak unitatearekin konparatuko ditugu. Izendatzaile bereko zatikiak konparatu eta ordenatu ere egingo ditugu.
Jarduera interaktiboak erabiliko ditugu edukiak ulertzeko eta praktikatzeko.
 

Animazio interaktiboak kontsultatuko ditugu kontzeptuak ulertzeko.
Jarduera interaktiboak banaka egingo ditugu:
1. > < = zeinua idatzi.
2. Unitatea baino zatiki handiagoak edo txikiagoak hautatu.
3. Zatikiak konparatu.
4. Izendatzaile bereko zatikiak ordenatu.
5. Zenbakitzaile bereko zatikiak ordenatu.
Testu-ariketak banaka ebatziko ditugu.

Ikasleek banaka lan egingo dute euren ordenagailuarekin.
Edukiak diapositiba eta animazio interaktiboen bidez aurkeztuko dira; ikaskuntzak ariketa interaktibo eta testu-jardueren bidez sakonduko dira.
 

Hasieran, baliabideen ataleko diapositiba-aurkezpena proiekta dezakezu arbel digitalean. Animazioak eta ikasleek gero ebatzi beharko dituzten ariketak ere erakuts ditzakezu.
Adieraz iezaiezu saio honetan aurkikuntzaren bidez ikasiko dituztela edukiak, animazioak maneiatuz, eta ariketa interaktiboak ebatziz.
Motiba itzazu ikasleak, euren jarrera aktiboa eta parte-hartzailea izan dadin ikasterakoan.
Jarduerari ekin ondoren, zure egitekoa euren orientatzaile eta banakako ikaskuntzaren gidari izatea izango da.
Taldea osorik gidatu behar bada, arbel digitala erabil dezakezu azalpena egiteko, jardueraren bat egiteko, kontzeptuak ondorioztatzeko, edo baterako zuzenketa bat egiteko.
Azkenik, lan-erritmoaren arabera, ikasleek testu-ariketa batzuk egin ditzakete, saio honetako edukiak praktikatzeko eta baloratzeko.
 

 

Lan-fitxen ebazpide-orriak

Ikasleen lan-fitxak baliagarriak izan daitezke proposameneko edukien ikaskuntza ebaluatzeko eta horren segimendua egiteko.
 

Arbel digitalarekin, baterako zuzenketa eta ariketen autoebaluazioa ere egin daiteke.