Gaia diapositiba-aurkezpen baten bidez aurkeztuko da. Gero, ikasleek banaka lan egingo dute euren ordenagailuko ariketa interaktiboekin; zatiki baliokideak identifikatzen eta lortzen lagunduko diete horiek.
Gaien balioak maneiatu, eta horien adierazpidea grafikoki ikus dezakezu.
Proposamen batetik abiatuz, zatiki baliokide bat nola lortzen den ondorioztatu beharko dute, eta kalkuluak egin.
Gaia aurkezteko, baliabideen ataleko diapositiba-aurkezpena erabil dezakezu.
Ariketa interaktiboak edukiak ulertzeko beharrezko informazioa eskainiko die, eta norberak zuzentzeko ariketek, praktika eta trebakuntza. Beharrezko ikusten baduzu, lehenik arbel digitalean erakuts daiteke material hori, errazago ulertzeko.
Jarduera hasi ondoren, ikasleen lanaren segimendua egin dezakezu, euren zalantzak argituz eta garapenean orientatuz.
Azkenik, ikasleen lan-erritmoaren arabera, testu-ariketa batzuk dituzu, baliagarriak direnak saio honetako edukiak praktikatzeko eta baloratzeko.
Lan-fitxen ebazpide-orriak
Ikasleen lan-fitxak baliagarriak izan daitezke proposameneko edukien ikaskuntza ebaluatzeko eta horren segimendua egiteko.