Proposamena: Zatikiak

Ikasleek eguneroko bizitzako irudi eta argazkietan identifikatu eta izendatuko dituzte zatikiak.
Zenbakitzailea eta izendatzailea bereiziko dituzte, eta horien irudikapen grafikoa egingo dute.
Zatiki baliokideak identifikatuko dituzte, horiek ordenatu eta zatikiak unitatearekin konparatuko dituzte.
Eguneroko egoeretako problemak ebatziko dituzte, bereganatutako ezagutza matematikoak aplikatuz.
 

 

Saioak:

1. Zatikiak
2. Zatikiak supermerkatuan
3. Zatikiak konparatzea
4. Zatiki baliokideak
5. Problemak ebaztea. Laburpena

Informazio orokorra

Núria Moradell eta Vimartic Taldea

Talde handia

Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Arbel digitaldun ikasgela

Iraupena:

1. saioa: Gaiari buruzko aurretiko ezagutzak errepasatu. Zatikiak definitu, horien zatiak identifikatu, horiek irakurtzen eta grafikoki irudikatzen jakin (1 ordu).
2. saioa: Ontzietan zatikiak dituzten supermerkatuko produktuak, edo, eguneroko erabileran horiekin zerikusia duten produktuak sarean bilatu (1 ordu).
3. saioa: Zatikiak unitatearekin konparatu, eta izendatzaile bereko zatikiak ordenatu (1 ordu).
4. saioa: Zatiki baliokideak identifikatu eta irudikatu (1 ordu).
5. saioa: Problemak eta unitatearen sintesi-jarduerak ebaztea (1 ordu).

Irakasleak animazio bisual eta ariketa interaktiboen bidez aurkeztuko ditu zatikien oinarrizko kontzeptuak.
Ingurune hurbileko objektu eta irudietan zatikiak identifikatuko dira, eta horrela, horien kontzeptua, irakurketa eta irudikapena errepasatuko dira.
Ikasleek, binaka jarrita, zenbaki frakzionarioen bidez irudika daitezkeen produktuen irudiak bilatuko dituzte (sarean), eta horien balio absolutuarekin erlazionatuko dituzte.
Animazio eta ariketa interaktiboen bidez, zatikien konparazioak eta baliokidetasunak egingo dituzte, ebazpen-trebetasunak finkatzeko.
Irakasleak ikasleen lana gainbegiratuko du, eta kontzeptuak nola bereganatzen dituzten egiaztatuko du.
Azkenik, problemak eta ariketak ebatziko dira, bereganatutako ezagutzak ebaluatzeko.
 

Curriculum-esparrua

Lehen Hezkuntza
Hirugarren Zikloa
Bosgarrena
Matematika

Ikasleentzako materiala

Proposamen didaktiko honetan, eguneroko inguruneko objektu, irudi eta egoeretan zatikiak identifikatuko ditugu.
Horiek grafikoki nola irudikatzen diren, zer esanahi duten eta nola izendatzen diren ikasiko dugu, ariketa interaktiboak eta problemak ebatziz.
Zatikien bidez irudika daitezkeen elikagai eta edarien irudiak bilatuko ditugu, eta horien balio absolutua zein den aurkituko dugu.
Jarduerak egingo ditugu, zatikien konparazioak eta baliokidetasunak ulertzeko eta ebazteko.
Azkenik, sintesi-ariketa batzuk egingo ditugu, zer ikasi dugun egiaztatzeko.
 


• Kontzeptuak ikastea.
• Erlazionatutako ariketak ebaztea: zatikiak identifikatzea eta irudikatzea.
• Interneten irudiak bilatzea.
• Eguneroko egoerak zenbaki frakzionarioen eta horien balio absolutuaren bidez irudikatzea.
• Zatikiak konparatzea eta ordenatzea.
• Zatiki baliokideak identifikatzea.
• Problemak ebaztea.

Proposamena ebaluatzeko orientabideak. (Zatikiak)

• Ordenagailua

• Arbel digitala


Mateabenturak: zatikiak (kolorea)

Irakasleentzako materiala

Ikasleek zatikien esanahia eta erabilgarritasuna ikasiko dute, bost saiotan:
• Horien zatien esanahia eta izendapena ikasiko dituzte.
• Horien irudikapen grafikoa interpretatu eta egingo dute.
• Zatikiak ordenatu eta konparatuko dituzte.
• Zatiki baliokideak lortuko dituzte.
• Eguneroko egoerak bilatu eta analizatuko dituzte.
• Problemak ebatziko dituzte.

Zatikiei buruzko aurretiko ideiak nabarmentzen hasita, kontzeptu hori ikasleen eguneroko bizitzako elementuekin lotuko da, eta arian-arian, abstrakzio-maila handituz joango da.

Proposamen honek metodologia didaktiko ezberdinak konbinatzen ditu.
Hobeto ulertzeko, maisuak parte-hartze aktiboaren bidez eta animazio bisualak erabiliz gidatu eta zuzenduko du kontzeptuen aurkezpena.
Banakako lana sustatuko da, ariketa interaktiboak eta lan-fitxak ebazteko. Irakasleak lana gidatu, eta sortutako zalantzak argituko ditu.
Bigarren saioan, binaka lan egingo da, jarduera ebazteko beharrezko trebetasunak aplikatuz.
Azkenik, lanaren sintesi-saio bat egingo da, ikaskuntzen finkapena baloratzeko. 
 

• Norberak zuzentzeko ariketa interaktiboak
• Testu-ariketen lan-fitxak
• Azken lan sorta

Proposamena kualitatiboki ebaluatzeko orientabideak. (Zatikiak)
Proposamena kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak. (Zatikiak)
Zatikiei buruzko terminoen glosarioa

Baliabideen artean, kuantitatiboki eta kualitatiboki ebaluatzeko orientabideak, eta zatikiei buruzko terminoen glosario bat dituzu.

 

Mateabenturak: zatikiak (kolorea)
Tutorialtxoa: Kalk: formula sinpleak sortzea
Zatikiak
Zatikiak 1 - Genmagic
Zatikiak, identifikatu, irudikatu, zenbakizko zuzena

 Material osagarria

  • Zatikiak, laguntza arineko sekuentzia
  • Zatikiak, jarduera sorta
  • Zatikiak, altxorra harrapatzea
  • Mateabenturak, zatikiak (kolorea)
  • Sareko jarduera interaktiboen helbideak
  • Bideo-tutoriala: Kalk-en formula sinpleak sortzea

Saioa: 1. Zatikiak

Informazio orokorra

Talde handia

Arbel digitaldun ikasgela

Iraupena:

1 ordu

Ikasleentzako materiala

Zatiki bat zer den, horren esanahia, horren gaiak eta irudikapen grafikoa errepasatuko ditugu.
Nola izendatzen diren eta zer irudikatzen duten ikusiko dugu.
Horretarako, irakaslearekin batera, zatikiei buruz zer dakigun gogoratuko dugu, eta ariketa batzuekin praktikatuko dugu, kontzeptuak ongi barneratzeko.
Zenbait irudik, marrazkik edo argazkik zer zatiki irudikatzen duten adieraziko dugu.
Zatiki bati dagokion zatia margotuko dugu.
Zatikiak letra eta zenbakiekin idatziko ditugu.

Zatikiekin lotutako kontzeptuak errepasatzea: definizioa, zenbakitzailea eta izendatzailea identifikatzea, horiek irakurtzea eta grafikoki irudikatzea.
Saioko jarduera interaktiboak egin.

Zatikien kontzeptua eta gaiak: nola adierazten den esan
Zatikien kontzeptua eta gaiak: zatikia adierazi
Zatikiak irakurtzea eta idaztea (osatu zenbakitzailea eta izendatzailea zenbakiekin)
Zatikiak irakurtzea eta idaztea (idatzi letrekin)
Zatikiak irakurtzea eta grafikoki adieraztea
Zatikien kontzeptua eta gaiak (adierazi zenbakitzailea eta izendatzailea)
Zatikien kontzeptua eta gaiak (adierazi)
Zatikien kontzeptua eta gaiak

• Arbel digitala
• Ordenagailua

 Baliabide hauek dituzu:

• Animazio interaktiboa: zatikien kontzeptua eta gaiak
• Ariketa interaktiboak: zatikiak identifikatzea
• Animazio interaktiboa: irakurtzea eta grafikoki irudikatzea
• Ariketa interaktiboak: zatikiak irakurtzea eta idaztea

Irakasleentzako materiala

Saioa bi bloketan antolatu da, aurreko ikasturteetan bereganatutako edukiak errepasatzeko.
• Aurkez itzazu edukiak taldean, parte-hartzea eta ikaskuntzaren balorazioa erraztuz. Erabil itzazu Irakaslearen baliabideetan aurkituko dituzun aurkezpenak.
• Gero, jarduera interaktiboak banaka egingo dituzte ikasleek.
 

Has zaitez talde handiarekin arbelean lan eginez, eragingarri gisa egoera problematiko bat ebazteko: Saria.

Ondoren, erakuts itzazu gaia aurkezteko diapositibak: Zatikiak.

Material hori Irakaslearen baliabideetan aurkituko duzu.

Arbel digitalean proiektatutako animazio batean, maneia itzazu balioak, zatikiak eta horien irudikapen bisuala sortzeko. Adieraz ezazu horien esanahia eta zer zatik osatzen dituzten. Ikasleak arbelera irten daitezke, zatiki berriak sortzeko, eta edukiak ahoz adierazteko. 

Taldean animazioaren funtzionamendua azaldu ondoren, ikasleek, banaka edo binaka, euren ordenagailuan praktikatu, eta ikaskuntzak finkatzeko proposatutako jarduera interaktiboak egin ditzakete.

Ariketak parte-hartze bidez ere egin ditzakezu arbel digitalean, edo zalantzak argitzeko erabil ditzakezu.

Motiba itzazu ikasleak, zatikiak egoera erreal eta hurbilen adierazpide matematiko gisa erlaziona ditzaten.

Erabil ezazu prozedura bera zatikien irakurketa eta irudikapen grafikoa errepasatzeko.

Etxean egiteko jarduera interaktiboetarako loturak eskain ditzakezu; jarduera sortan aurkituko dituzu horietako batzuk.

Baliabide orokorren atalean hauek aurkituko dituzu:

  • Saioa kualitatiboki ebaluatzeko orientabideak.
  • Saioa kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak.
  • Gaia aurkeztea.
  • Aurkezpena egiteko egoera problematikoa: Saria.

 

Saioa: 2. Zatikiak supermerkatuan

Informazio orokorra

Pertsona 1-2

Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)

Iraupena:

1 ordu

Ikasleentzako materiala

Saio honetan, binaka jarrita, ontzietan zatikiak dituzten supermerkatuko produktuak (elikagaiak, edariak, etab.), edo, eguneroko erabileran horiekin zerikusia duten produktuak bilatuko ditugu sarean.
Aurrez, Interneten irudiak bilatzeko aukera-zerrenda bat egingo dugu.
Irudiak deskargatu, eta informazioa biltzeko testu-prozesadore batean egindako taulan txertatuko ditugu.
Ondoriozko zatikia idatzi, eta horren balio absolutua zein den bilatuko dugu.
 

Testu-prozesadorearekin taula bat sortu, objektu eta produktuen irudiak, horiek irudikatzen dituen zatikia eta balio absolutua bilduko dituena.
 

Zatikiei buruzko informazioa biltzeko taula

• Interneterako konexioa duen ordenagailua
• Testu-prozesadorea


 

Tutorialtxoa: Googlen irudiak bilatzea
Tutorialtxoa: Writer: taulak sortu

Material osagarria:

• Googlen irudiak bilatzeari buruzko tutoriala
• Writerren tutoriala: taulekin lan egitea

Irakasleentzako materiala

Ikasleak binaka jartzea gomendatzen dizugu.
Bikote bakoitzak Interneterako konexioa duen ordenagailu bat, eta informazioa biltzeko taularen eredua (erantsi dugu txantiloia) behar ditu.
Aurkez ezazu jarduera eta jarri adibide orokor bat, proposamena errazago ulertzeko.
Ikasleek 30 minutu inguru eman dezakete jarduera egiten.
Amaitzeko, lortutako emaitza batzuen bateratze-lana egin daiteke.
 

Saioa hasteko, azal ezazu egingo duten lanaren helburua: testu-prozesadore batekin, ontzietan zatikiak dituzten supermerkatuko produktuen (elikagaiak, edariak, etab.), edo, eguneroko erabileran horiekin zerikusia duten produktuen informazioa taula batean bildu.
Jarraian, adierazi ikasleei jarraitu beharreko prozedura:
• Zatikiak erabiliz neur daitezkeen elikagai, edari edo produktuen zerrenda bat egin aurrez.
• Sarean produktu horien irudiak bilatu.
• Horiek testu-prozesadorean txertatu.
• Informazioa osatu: zatikia eta horren balio absolutua.
Ikasleek hobeto ulertzeko, gomendagarria da adibide orokor bat ematea (½ kg tomate 500 g dira, ½ dozena arrautza 6 arrautza dira balio absolutuan…).
Bikoteak honela antola daitezke: batek lehen adibidea bilatu bitartean, lagunak gero zein bilatuko duen pentsatuko du, bikotekideari pentsatzeko denbora uzteko.
Jarduera hasi ondoren, ikasleen lanaren segimendua egin dezakezu, euren zalantzak argituz eta garapenean orientatuz.
Azkenik, arbel digitala erabiliz, lortutako bilaketen bateratze-lana egin daiteke.
 

Informazioa biltzeko taula jaso, jardueraren segimendua egiteko, eta horren emaitza lortzeko.
 

 

 

 

  • Saioa kualitatiboki eta kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak.
  • Zatikiei buruzko informazioa biltzeko taula.

Material osagarria:

• Googlen irudiak bilatzeari buruzko tutoriala
• Writerren tutoriala: taulekin lan egitea

Saioa: 3. Zatikiak konparatzea

Informazio orokorra

Talde handia

Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)

Iraupena:

1 ordu

Ikasleentzako materiala

Zatikiak unitatearekin konparatuko ditugu. Izendatzaile bereko zatikiak konparatu eta ordenatu ere egingo ditugu.
Jarduera interaktiboak erabiliko ditugu edukiak ulertzeko eta praktikatzeko.
 

Animazio interaktiboak kontsultatuko ditugu kontzeptuak ulertzeko.
Jarduera interaktiboak banaka egingo ditugu:
1. > < = zeinua idatzi.
2. Unitatea baino zatiki handiagoak edo txikiagoak hautatu.
3. Zatikiak konparatu.
4. Izendatzaile bereko zatikiak ordenatu.
5. Zenbakitzaile bereko zatikiak ordenatu.
Testu-ariketak banaka ebatziko ditugu.

Irakasleentzako materiala

Ikasleek banaka lan egingo dute euren ordenagailuarekin.
Edukiak diapositiba eta animazio interaktiboen bidez aurkeztuko dira; ikaskuntzak ariketa interaktibo eta testu-jardueren bidez sakonduko dira.
 

Hasieran, baliabideen ataleko diapositiba-aurkezpena proiekta dezakezu arbel digitalean. Animazioak eta ikasleek gero ebatzi beharko dituzten ariketak ere erakuts ditzakezu.
Adieraz iezaiezu saio honetan aurkikuntzaren bidez ikasiko dituztela edukiak, animazioak maneiatuz, eta ariketa interaktiboak ebatziz.
Motiba itzazu ikasleak, euren jarrera aktiboa eta parte-hartzailea izan dadin ikasterakoan.
Jarduerari ekin ondoren, zure egitekoa euren orientatzaile eta banakako ikaskuntzaren gidari izatea izango da.
Taldea osorik gidatu behar bada, arbel digitala erabil dezakezu azalpena egiteko, jardueraren bat egiteko, kontzeptuak ondorioztatzeko, edo baterako zuzenketa bat egiteko.
Azkenik, lan-erritmoaren arabera, ikasleek testu-ariketa batzuk egin ditzakete, saio honetako edukiak praktikatzeko eta baloratzeko.
 

 

Lan-fitxen ebazpide-orriak

Ikasleen lan-fitxak baliagarriak izan daitezke proposameneko edukien ikaskuntza ebaluatzeko eta horren segimendua egiteko.
 

Arbel digitalarekin, baterako zuzenketa eta ariketen autoebaluazioa ere egin daiteke.
 

 Baliabideak:

• Kualitatiboki eta kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak
• Lan-fitxa eta ebazpide-orriak
• Gaia aurkeztea: Zatikiak konparatzea

 

 

Saioa: 4. Zatiki baliokideak

Informazio orokorra

Talde handia

Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)

Iraupena:

1 ordu

Ikasleentzako materiala

Zatiki baliokideak bereizi, eta horiek lortzen ikasiko dugu.
Animazio bat erabiliko dugu, ariketa interaktiboak egingo ditugu, eta problemak ebatziko ditugu.
 

Zatiki baliokideak landuko ditugu.

Jarduera interaktiboak banaka egingo ditugu:

1. Adieraz ezazu zatiki hauek baliokideak diren ala ez.
2. Kalkula ezazu zatiki baliokidea.

Testu-ariketak banaka ebatziko ditugu.

Zatikiei buruzko lan-fitxa (4. saioa)
Zatikiak: bila ezazu zatiki baliokide bat
Zatikiak: adieraz ezazu baliokideak diren
Zatikiak: kalkula ezazu zatiki baliokide bat

Ordenagailua

 Baliabide eskuragarriak:

  • Zatiki baliokideei buruzko lan-fitxa
  • Animazio interaktiboa: zatiki baliokideak
  • Ariketa interaktiboak: zatiki baliokideak identifikatu eta kalkulatu

 

Irakasleentzako materiala

Gaia diapositiba-aurkezpen baten bidez aurkeztuko da. Gero, ikasleek banaka lan egingo dute euren ordenagailuko ariketa interaktiboekin; zatiki baliokideak identifikatzen eta lortzen lagunduko diete horiek.

Gaien balioak maneiatu, eta horien adierazpidea grafikoki ikus dezakezu.
Proposamen batetik abiatuz, zatiki baliokide bat nola lortzen den ondorioztatu beharko dute, eta kalkuluak egin.
 

Gaia aurkezteko, baliabideen ataleko diapositiba-aurkezpena erabil dezakezu.

Interaktiboak edukiak ulertzeko beharrezko informazioa eskainiko die, eta norberak zuzentzeko ariketek, praktika eta trebakuntza. Beharrezko ikusten baduzu, lehenik arbel digitalean erakuts daiteke material hori, errazago ulertzeko.

Jarduera hasi ondoren, ikasleen lanaren segimendua egin dezakezu, euren zalantzak argituz eta garapenean orientatuz.
Azkenik, ikasleen lan-erritmoaren arabera, testu-ariketa batzuk dituzu, baliagarriak direnak saio honetako edukiak praktikatzeko eta baloratzeko.
 

Lan-fitxen ebazpide-orriak

Ikasleen lan-fitxak baliagarriak izan daitezke proposameneko edukien ikaskuntza ebaluatzeko eta horren segimendua egiteko.
 

 Baliabideak:

  • Aurkezpena: zatiki baliokideak.
  • Zatikiei buruzko lan-fitxa.
  • Zatiki baliokideei buruzko animazio interaktiboak.
  • Kualitatiboki eta kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak.

Saioa: 5. Problemak ebaztea. Laburpena

Informazio orokorra

Banaka

Ikasgela

Iraupena:

2 ordu

Ikasleentzako materiala

Orain arte ikasitakoaren sintesi-jarduera gisa, problemak ebatziko ditugu, zatikiak, horien irudikapena eta horien arteko erlazioa erabiliz.
Zatikiak ohiko inguruneko egoera problematikoak ebazteko erabiliko ditugu.
Horrela, landu ditugun edukiak geureganatu ditugun egiaztatuko dugu.
 

Testu-ariketak egitea

Irakasleentzako materiala

Gomendagarria da saio honetako jarduerak banaka egitea, horiek bildu eta azken ebaluazio gisa erabil daitezen.
 

Lehenik, proposamen didaktiko honetan zatikiei buruz landutako alderdiak gogora ditzakezu modu laburrean.
Jarraian, ikasleek banaka egingo dute euren lan sorta, edukiak bereganatu dituztela egiaztatzeko.
Modu autonomoan ebatzi behar dituztela esan diezaiekezu, presarik gabe eta erantzunak errepasatuta.
Beharrezkotzat jotzen baduzu, arazoak dituzten ikasleek euren ordenagailuko animazio birtualak erabil ditzakete. 
 

Jaso ezazu ikasleen lan sorta, ondoren baloratzeko.

 Baliabideak:

  • Sintesi-jarduera sorta. Sortaren ebazpide-orriak.
  • Kualitatiboki eta kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak.