Zenbaki arrunten arteko biderketa

1. Zenbaki arrunten arteko biderketa

Talde handia

Arbel digitaldun ikasgela

1 ordu

Lagundu al dezakezu delitu-kasu bat ebazten, zure ezagutza matematikoak erabiliz?

Saio honetan detektibeak izango gara, eta oso adi egon behar dugu lor ditzakegun pista eta zenbakiekin.

Egoera ezberdinetara egokitutako mota guztietako biderketak egingo ditugu.

Biderketaren propietateak ikasiko ditugu.



 

    • Biderketa.
    • Biderketaren propietateak.
Biderketa eguneroko bizitzan
Detektibeak

Sumatu al duzu zenbat aldiz erabiltzen duzun biderketa zure eguneroko bizitzan? Diapositiba batzuk eskaintzen dizkizugu, biderketen bidez ebazten ditugun egoera batzuk erakusten dituztenak. Ausartzen al zara egoera bakoitzaren adibide gehiago bilatzen?

Zenbaki arrunten arteko biderketari buruzko jarduera eta problema sorta
Zenbaki arrunten arteko biderketari buruzko jarduera eta problema sorta (bertsio editagarria)

Material osagarrian, zenbaki arrunten arteko biderketari buruzko jarduera eta problema batzuk aurkituko dituzu.

Zenbaki arrunten arteko biderketa talde handian aurkeztea. Zenbait ariketa segidan egitea, elementu garrantzitsu bakoitza ulertzeko (60 minutu inguru). 
 

Gaia aurkezteko, biderketa zenbait modutan aplikatzen den egoera problematiko baten bidez egitea proposatzen dizugu: Detektibeak.

Erabil ezazu arbela diapositibak erakusteko, eta eskatu ikasleei galdera guztiak ebazteko, ikaskide guztiei pentsatzeko eta ebazteko denbora eman ondoren. Datu guztiak gogoan hartu beharko dituzte, kasua ebazteko baliagarriak izan daitezke-eta.

Oso baliagarria izango da arrazoibideak elkarri azaltzea, biderketaren erabilerei buruz gogoeta egiteko, eta arazo bera beste eragiketa batzuen bidez ebatz daitekeen pentsatzeko.

Ondoren, aurkez itzazu biderketari lotutako kontzeptuak eta horren propietateak. Baduzu elementu bakoitza definitzen lagunduko dizun aurkezpen bat.

Baliabideen atalean aurkituko dituzun biderketa eta eragiketa konbinatuen ariketak eman diezazkiekezu ikasleei.

Amaitzeko, oraindik denborarik badago, biderketaren eguneroko bizitzako erabilerari buruzko diapositibekin itxiko dugu saioa, eta biderketa erabiltzen den eguneroko egoera gehiago pentsatzeko eskatuko diegu ikasleei, hala nola segidako batuketak, banaketa uniformeko problemak, konbinatoria-problemak, etab.

Gaia aurkezteko, ikasleek problemak ebatziko dituzte.

Maisuak gidatuta, aurkikundez, biderketari lotutako kontzeptuak eta horren propietateak azalduko dira.
 

Saio osoan zehar, orotariko problemak eta ariketak egingo dituzu, eta ikaskuntza-prozesua ebaluatzeko erabil daitezke.

Plantea itzazu etxean ebazteko indartze-ariketak. 
 
 

Biderketa-fitxen sortzailea
Nahi adina biderketa-orrialde sortzeko sortzaile aproposa, ikasleek eragiketa hori ikasturtean zehar praktikatzeko eta automatizatzeko pentsatua.
Tutorialtxoa: Impress: Lerroak, irudiak, marrazkiak txertatzea
Tutorialtxoa: Impress: aurkezpen bat sortzea
Tutorialtxoa: Impress: diapositibak aurkezpen batetik bestera pasatzea

Bideo-tutoriala Impress aurkezpen batetik bestera diapositibak pasatzeko.

Zifra bateko, biko eta hiruko biderketak
1 eta 3 zifra arteko biderkatzailearekin, tamaina aldakorreko biderkakizunak planteatzen dituen automata.
Biderketa eguneroko bizitzan

Material osagarri gisa, biderketa-fitxen sortzaile bat eta hiru tutorialtxo eskaintzen dizkizugu. Aurkezpen berri bat sortzeko, bertan marrak, irudiak eta marrazkiak txertatzeko, edo eskaintzen dizugun aurkezpeneko diapositibak zuk sortu duzun aurkezpen batera kopiatzeko lagungarri izango dituzu.