Multiplo kontzeptuaren azalpena talde handian egitea proposatzen dizugu (15 min. inguru).
Ariketak ebazteko, egokia da ikasleak talde txikietan biltzea.
Aurkez ezazu multiplo kontzeptua adibide edo ariketen bidez, edo zuzenean arbelean. Galdera eragingarri bat erabil dezakezu, hala nola: Asteko zer egun izango da 14 egun barru? Eta 21 egun barru? Eta 28, 35, 42, 49 edo 56 egun barru? Nola jakin dezaket azkar-azkar?"
Gero, eskatu ikasleei talde txikietan lan egiteko, zenbaki bakoitzaren multiploetan erregulartasunak bilatzen. Zer dute komunean 2ren multiplo guztiek? 5enek? Ausartzen al dira 1etik 10erainoko zenbaki guztientzat erregelak bilatzen?
Zenbaki bat beste baten multiploa den jakiteko erregela aurkitu dutela uste duten bakoitzean, kalkulagailua erabil dezakete, erregela hori zenbaki handiekin probatzeko.
Bateratze-lanerako, zatigarritasun-irizpideen dokumentu bat duzu, eta arbelean erakuts dezakezu, ikasleek idatzi dituztenekin alderatzeko.
Ikasleei multiploei buruzko zenbait ariketa eman diezaiekezu, minutu batzuk geratzen badira, ikasgelan egiteko.