Denbora-neurriak

4. Maratoian irtengo gara!

Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)

1 ordu

Ba al dakizue maratoi bat zer den? Gustatzen al zaizkizue lasterketak?
Maratoiei buruzko web-orri batzuk ikusiko ditugu. Ibilbideak, markak edo parte-hartzaile batzuen denborak ikusiko ditugu.
Ziur badakigula erregistratutako denborei buruzko galdera batzuei erantzuten: irabazlearen marka, lehenbizikoaren eta bigarrenaren arteko denbora-diferentzia, hirugarren sailkatuak zenbat minutu behar izan dituen…
 

    • Maratoiei buruzko informazioa behatzea.
    • Parte-hartzaile batzuen denborak behatzea.
    • Denborak proposatutako galdera batzuei erantzunda interpretatzea eta irakurtzea.
Maratoiari buruzko galdera sorta

- Arbel digitala
- Ordenagailua

Maratoiei buruzko web-orria aurkezteko, talde handia.

Proposatutako jarduerak ebazteko, bakarlana.

Maratoiei buruzko web-orria talde handian ikusteko, arbel digitala erabiltzea gomendatzen dizugu, eta lasterkarien helduera-denborari aipamen berezia egitea.
Ondoren, bana itzazu lasterkarien denborak, ikasleek, banaka, proposatutako jarduerak ebatz ditzaten.

Galdera sortaren soluzio-orria.

Galdera sortak biltzea komeniko litzateke, ikasprozesua ebaluatzeko.

Saio honen aurretik, Gorputz Hezkuntzan maratoi kontzeptua lantzea gomendatzen da, jarduerak egiten hastean testuinguru argia izateko.

Saioa kualitatiboki ebaluatzeko orientabideak
Saioa kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak
Maratoiari buruzko galdera sorta
Maratoiari buruzko galdera sortaren soluzio-orria
Bartzelonako maratoia
Kanaria Handiko maratoia

Baliabide hauek dituzu eskura:

  • Maratoiari buruzko web-orriak: Bartzelonako maratoia eta Kanaria Handiko maratoia.
  • Maratoiari buruzko galdera sorta, markekin eta markei buruzko galderekin.
  • Aurreko galdera sortaren soluzio-orria.
  • Saioa kualitatiboki eta kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak.

 

Tutorialtxoa: Google: bilaketa aurreratua
Tutorialtxoa: Google: bilaketa bat egin
Maratoia (Wikipedia)

Material osagarriaren atalean hauxe aurkituko duzu:

  • Maratoiari buruzko Wikipediako artikulurako lotura
  • Bideo-tutorialak: bilaketa erraza eta bilaketa aurreratua Googlen

Wikipediako maratoiaren definizioa oinarri hartuta, gizonezkoen eta emakumezkoen inoizko markarik hoberenak ere landu ditzakezu.