Argazkiak eta inguruko objektu errealak erabiliz identifikatuko dituzte ikasleek irudi lauak, eta haien propietateak eta elementuak (aldea, erpina, angelua, diagonala, perimetroa) deskribatuko dituzte.
Alde kopuruaren arabera sailkatuko dituzte poligonoak. Zenbait irudiren perimetroa, eta zirkunferentziaren luzera definitu eta kalkulatuko dute. Irudi erregularrak eraikiko dituzte, doitasunezko tresnak erabiliz: erregela eta konpasa.
Núria Moradell eta Vimartic Taldea
Talde handia
Ikasgela
Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Iraupena:
1. saioa: Gaiari buruzko aurretiko ezagutzak finkatu. Irudi lauak identifikatu eta haien elementuak azaldu. ADean naturan eta artean dauden irudi lauen irudiak erakutsi (1 ordu).
2. saioa: Eskola inguruan eta kanpoaldean irudi lauak bilatu eta argazkiak atera. Talde-lana (1 ordu).
3. saioa: Aurkezpen-editore batekin, aurreko saioan hartutako irudiak erabiliz, dokumentu bat sortu, eta haien ezaugarriak deskribatu. Talde-lana (1,5 ordu).
4. saioa: Zenbait irudi geometrikoren perimetroa identifikatu eta kalkulatu. Zirkunferentziaren luzera kalkulatu (1 ordu).
5. saioa: Erregela eta konpasa erabiliz irudi erregularrak eraiki, eta haien perimetroa kalkulatu (2 ordu).
Irakasleak beharrezko kontzeptu geometrikoak aurkeztuko ditu, ikasleek edukiak errazago uler ditzaten.
Poligonoak, triangeluak eta laukiak aztertuko dira, ingurunea behatuz, eta ikasitako ezagutzak elementuak, erlazioak eta propietateak identifikatzeko erabiliz.
Ikasleek, talde txikitan banatuta, eskola-espazioetan eta, agian, haren inguruan agertzen diren irudiak bilatu eta argazkiak aterako dituzte.
Gero, sailkatu eta deskribatu egin beharko dituzte, matematika-hizkuntza egokia erabiliz. Aurkezpen-editore batekin egingo dute euren lana.
Aplikazio interaktibo batez aurkeztuko dira perimetro kontzeptua, eta zenbait irudiren perimetroa kalkulatzeko formula; baita zirkunferentziaren luzerarena ere.
Ikasleak perimetroei buruzko ariketak ebatziko ditu, horiek bizkorrago kalkulatzeko.
Irakasleak ikasleen lana gainbegiratuko du, eta kontzeptuak nola eskuratzen dituzten egiaztatuko du.
Azkenik, zirkunferentzia batean inskribatutako poligono erregularrak eraikiko dituzte, erregela eta konpasa erabiliz.
Ondoriozko irudien neurketa batzuk egingo dituzte, eta lortutako datuekin taula bat beteko dute.
Lehen Hezkuntza
Hirugarren Zikloa
Bosgarrena
Matematika
Proposamen didaktiko honetan, gure inguruko irudi lauak identifikatuko ditugu.
Haien elementuak, erlazioak eta propietateak zeintzuk diren ikasiko dugu, horiek doitasunez deskribatzeko, eta zenbait irizpide geometrikoren arabera sailkatzeko.
Inguruan ditugun objektuen formak behatuko ditugu, eta ikasten ari garen edukiak erakusten dituzten irudi adierazgarriak hartuko ditugu. Material horrekin, aurkezpen bat egingo dugu.
Zenbait irudiren perimetroa identifikatuko dugu, eta hori kalkulatzen ikasiko dugu, poligono erregularrak edo irregularrak diren. Konparatu, eta perimetroak kalkulatzeko formula batzuk ezar daitezkeen ondorioztatuko dugu.
Azkenik, irudi erregularrak eraikiko ditugu, marrazteko doitasunezko tresnak erabiliz, hala nola erregela eta konpasa. Horiek egiteko behar diren jarraibideei jarraituko diegu, aurkezpen animatu baten bidez.
Ondoriozko irudiak neurtuko ditugu, eta lortutako datuak konparatuko ditugu, egon daitezkeen erlazioak ezartzeko.
Kontzeptuak ikastea.
Poligono, triangelu, lauki, horien elementuekin eta sailkapenarekin lotutako ariketak ebaztea.
Bertako ingurunea behatzea eta irudiak hartzea.
Aurkezpen bat egitea.
Perimetroak identifikatzea eta kalkulatzea.
Irudiak erregela eta konpasa erabiliz eraikitzea, jarraibideak interpretatuz.
Sortutako irudien neurketak eta kalkuluak egitea.
- Ordenagailua
- Arbel digitala
- Irudi-editorea
- Aurkezpen-editorea
Erregela, konpasa, argazki-kamera
Mateabenturekin, geometriari buruz gehiago ikasiko duzu, lagun oso interesgarri batzuen eskutik.
Oraingoan, ikasleek, sei saiotan, gure inguruko eguneroko elementuetan ikus daitezkeen irudiak aztertuko dituzte:
- Horien elementuak eta izendapena analizatuz.
- Irudien sailkapena zenbait irizpideren arabera ikasiz.
- Materiala bilduz, hori deskribatzeko eta aurkezteko.
- Perimetroak kalkulatuz.
Halaber, irudi erregularrak eraikiko dituzte marrazteko tresnekin, jarraitu beharreko prozedurari buruzko jarraibide bizidunei jarraituz.
Ondoriozko irudien neurketa batzuk egingo dituzte.
Garrantzitsua da kontuan izatea gai hau lantzeko sakontasuna eta lan kopurua taldearen arabera alda daitekeela, eta talde beraren barruan ere alda daiteke; hortaz, ikasle azkarrenei edo talde osoari, ikaskuntza-erritmoak aukera ematen badu, kontsigna osagarriak emateko materiala eskaintzen dizugu.
Proposamen honek zenbait metodologia didaktiko konbinatzen ditu.
Lehen saioan, oinarrizko kontzeptuak aurkeztuko dira, maisuak edo andereñoak gidatutako eta zuzendutako parte-hartzearen bidez.
Bigarrenean eta hirugarrenean, taldeetan lan egingo da, jarduera ebazteko beharrezko trebetasunak aplikatuz.
Laugarrenean, banakako lana sustatuko da, ariketa interaktiboak ebatziz.
Irakasleak saioa zuzendu eta gidatuko du, oinarrizko kontzeptuak eskuratu, eta zalantzak argi ditzaten.
Bosgarren saioan, testu irakasgarriak ulertzea, eta doitasunezko tresnak (erregela eta konpasa, esaterako) erabiltzeko trebetasuna garatzea sustatuko dira.
-Norberak zuzentzeko ariketak: poligonoak, elementuak eta sailkapena.
-Lantaldeek egindako aurkezpenak berrikustea.
-Norberak zuzentzeko perimetro-ariketak.
-Irudien azken lanketa.
Baliabide hauek dituzu:
• Irudi geometrikoei buruzko glosarioa, DOC eta PDF formatuan.
• Poligono baten elementuak seinalatzeko jarduera interaktiboa.
• Poligonoak erregular eta irregular gisa sailkatzeko jarduera interaktiboa.
Material osagarrien artean, hauek dituzu:
Mateabenturekin, gaiaren sarrera bat izango duzu, koloretan edo zuri-beltzean proiektatu edo inprimatu dezakezun istoriotxo baten bidez.
Mateabentura bizidunak motibazio interesgarria izango dira edukiak arakatzen hasterakoan.