Dimentsio biko mundua: irudi geometrikoak

2. Gure inguruko irudi lauak

Talde ertaina

1 ordu

 Saio honetan, taldeetan, gure eraikinean mugitzen edo bertatik irteten garenean ikusten ditugun irudi lauak bilatu eta argazkiak egingo ditugu.

Antolatu egin beharko gara eta, kamerarekin, irudi egokiak hartu.

Idazkariak oharrak hartuko ditu, argazkilariak argazkiak egin, eta bi editoreek aurkezpena editatzeko lanak zein izango diren idatziko dute.

 Taldeko lanak banatu. Parte-hartzaile bakoitzaren ardura zein izango den erabaki behar duzue, maisuak emandako gidoiaren arabera.

Behar den materiala hartu eta taldearekin espazio jakinetan mugitu, irudiak hartzeko.

Ibilbidean, gero azken lana osatzeko bakoitzak beharko dituen oharrak egingo ditu.

Talde-lanaren gidoia
Tutorialtxoa: Artxiboak kameratik PCra transferitzea

Windows erabiliz kamera digital bateko artxiboak eskuratzeari buruzko bideo-tutoriala.

 

 - Argazki-kamera digitala

- Deskargatzeko USB kablea

 Zirriborro-papera eta boligrafoa.

Lan-gidoia

Quantum doktorea mundu laua bisitatzen

Hiru dimentsioko mundu batean bizi gara: garaiera, zabalera, luzera. Pentsatu al duzu inoiz nolakoa izango litzatekeen dimentsio biko mundu bat?

Irudiak benetan existitzen al dira, edo gure lanak errazten dituzten abstrakzioak dira?

 

Ikasleak 4 kideko taldetan banatzea proposatzen dizugu. Talde bakoitzak lan-gidoia eta argazki-kamera bat izan behar ditu.

Jarduera hau egin aurretik, eta zure ikastetxeko eskola-antolaketari dagokionez, irudiak bilatzeko eta argazkiak egiteko ibilbidea eraikinetik kanpo edo barruan izango den erabaki beharko duzu.

 Has ezazu saioa lan-gidoia banatuz, ikasleak antolatu eta materiala presta dezaten (10 minutu).

Eraikinetik kanpo edo barruan mugitzen hasi aurretik, garrantzitsua da argi uztea zeintzuk izango diren jarduera hau egiteko portaera-arauak.

Jarraian, talde bakoitzak ezarritako ibilbidea egingo du (45 minutu).

Taldeei laguntzean, begiratu eta lagundu egin dezakezu, beharrezkoa bada.

Azkenik, taldeak ikasgelara itzuliko dira. Materiala jaso dezakezu, hurrengo saioan erabiltzeko.

 Talde-gidoia jaso, bertako kide bakoitzaren lan eta arduren segimendua egiteko.

 Taldeen ibilbidea eraikinaren barrutik bada, ikasleak bakarrik ibil daitezke.

Eskola-ingurura irtetekotan, talde bakoitzak laguntzaile bat edo espazio zabal bat izan beharko du, taldea begiz kontrolatzeko.

  Agian eskolan ez da behar adina kamera izango, eta lan horretaz arduratzen den ikasleari bere kamera eta argazkiak deskargatzeko kablea ekartzeko eskatzea gomenda daiteke. Kasu horretan, aurrez esan beharko da.

Ordezko aukera gisa, Interneteko gordailuetan, hala nola Googlen edo Wikimedia Commons-en irudietan, bila daitezke irudiak.

Tutorialtxoa: Artxiboak kameratik PCra transferitzea

Windows erabiliz kamera digital bateko artxiboak eskuratzeari buruzko bideo-tutoriala.

 

Tutorialtxoa: Googlen irudiak bilatzea

Googlen irudiak nola bilatu erakusten duen bideo-tutoriala.

Tutorialtxoa: Wikimedia Commons-ekin irudiak bilatzea

Bideo-tutoriala: Wikimedia Commons-en lizentzia libreekin irudiak bilatzea

Marra, irudi eta gorputz geometrikoen arteko aldea
Lehen hezkuntzako geometria
Lerrotik poligonoetara eta hiru dimentsioko irudietara nola igarotzen den aurkezten duen bideoa.
Quantum doktorea mundu laua bisitatzen

 Badaezpada ere, ibilbidea eraikinetik kanpo edo barruan egin ezin bada, saio honen ordez ikaslearen ordenagailu pertsonalaren bidez bilatu eta dokumentu digitalean bil daitezke irudiak.

Googleko irudien atala eta Wikimedia Commons-en gordailua oso irudi-bilduma interesgarriak dira bilaketa horiek egiteko. Horretarako, zu edo zure ikasleak aplikazio horretan trebatu ez bazarete, badituzu tutorialtxoak.

Bestetik, sakontzeko hiru lotura dituzu:

  • Marra, irudi eta gorputz geometrikoen arteko aldea
  • Lehen hezkuntzako geometria
  • Quantum doktorea mundu laua bisitatzen