Dimentsio biko mundua: irudi geometrikoak

5. Irudiak eraikitzea

Banaka

Ikasgela

 2 ordu

Zirkunferentzia batean inskribatutako poligonoak eraikitzen ikasiko dugu, erregela eta konpasa erabiliz.

Zirkunferentziaren luzera eta lortutako poligonoaren perimetroa kalkulatuko ditugu.

Irudiaren zentrotik erpinetaraino ahal diren erradio guztiak marraztu ondorengo angeluak neurtuko ditugu.

Jarduera-sekuentzia honi jarrai diezaiokegu:

  • Bideo-tutoriala bistaratu, nahi den poligonoa eraikitzeko prozedura ulertzeko.
  • Beharrezko materiala prestatu.
  • Poligonoa paperean marraztu.
  • Beharrezko neurriak hartu.
  • Emaitzak erregistro-taulan idatzi.
Karratu bat marrazten
Triangelu bat marrazten
Dekagono bat marrazten
Heptagono bat marrazten
Hexagono bat marrazten
Oktogono bat marrazten
Pentagono bat marrazten

 - Ordenagailua

- Arbel digitala

 - Erregela

- Konpasa

- Angelu-garraiagailua

- Arkatza eta papera

Lana banaka egingo da, ikaslearen kontsulta-animazioak emandako jarraibideei jarraituz.

Prozedurazko jarduera denez, bi ordu edo bi saio eskainiko zaizkio.

Saioaren lehen zatian, aurkez itzazu bideo-tutorialak; ikasleari baliagarri izango zaizkio, marrazkiak egiteko eta datuak bildu eta kalkuluak egiteko beharko duen taula egiteko kontsulta gisa.

Ziurta ezazu lan egiteko beharrezko materiala dutela denek.

Bana ezazu erregistro-taula, neurketa eta kalkuluen emaitzak idatz ditzaten. Egokiagoa dela uste baduzu, testu-editore batekin bete ditzakete taulak.

Taula horretan agertuko den datu bakarra irudiaren izena eta zirkunferentziak izan behar duen erradioaren neurria izango dira.

Ikasleak lanean hasten direnean, euren zalantzak eta arazoak argi ditzakezu.

Bil itzazu ikasleek egindako lanak eta erregistro-taulak.

Irizpide hauen arabera egin daiteke balorazioa:

- Doitasuna irudiak proposatutako materialekin eraikitzean.

- Doitasuna irudiak neurtzean.

- Perimetroak kalkulatzeko formulak aplikatzea.

Pentagono bat marrazten
Oktogono bat marrazten
Hexagono bat marrazten
Heptagono bat marrazten
Dekagono bat marrazten
Karratu bat marrazten
Triangelu bat marrazten
Saioa kualitatiboki ebaluatzeko orientabideak
Saioa kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak
Poligonoen neurriak erregistratzeko fitxa

Neurrien erregistro-taula bat duzu, ohar hauek dituena:
• Irudiaren izena (ezarria)
• Erradioaren neurria (ezarria)
• Poligonoaren aldearen neurria
• Ondoriozko poligonoaren perimetroa
• Zirkunferentziaren luzera
• Angeluen neurria

Baduzu tutorialtxo bat, Writer-en -OpenOffice.org-en testu-prozesadorean- taulak txertatzeari buruzkoa.

Tutorialtxoa: Gimp eskuratzea eta instalatzea

Bideo-tutoriala: Gimp nola eskuratu eta instalatu

 

Tutorialtxoa: Writer: taulak sortzea

Writer-en, OpenOffice.org-en testu-prozesadorean, taulak sortzea

 

Tutorialtxoa: Gimp: irudiak marraztea
Tutorialtxoa: OpenOffice: eskuratzea eta instalatzea

Writer, Kalk, Impress, Draw eta Base dituen OpenOffice.org nola instalatu erakusten duen urratsez urratseko azalpena.

Irudiak eraikitzea (PDF) testu irakasgarriak izan ditzakezu, konexio-arazoak baldin badaude ere.