Argazkiak eta inguruko objektu errealak erabiliz identifikatuko dituzte ikasleek irudi lauak, eta haien propietateak eta elementuak (aldea, erpina, angelua, diagonala, perimetroa) deskribatuko dituzte.
Alde kopuruaren arabera sailkatuko dituzte poligonoak. Zenbait irudiren perimetroa, eta zirkunferentziaren luzera definitu eta kalkulatuko dute. Irudi erregularrak eraikiko dituzte, doitasunezko tresnak erabiliz: erregela eta konpasa.
Ikaslearen sarreratxoa
Irudi lauak zer diren ikasiko dugu, gure ingurunea ikertuz eta argazkiak eginez.
Gero, gure ikaskuntza zabalduko dugu, erregela eta konpasa erabiliz irudiak guk geuk eraikiz, eta haien perimetroa jakiteko kalkuluak egingo ditugu.
Núria Moradell eta Vimartic Taldea
Talde handia
Ikasgela
Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Iraupena:
1. saioa: Gaiari buruzko aurretiko ezagutzak finkatu. Irudi lauak identifikatu eta haien elementuak azaldu. ADean naturan eta artean dauden irudi lauen irudiak erakutsi (1 ordu).
2. saioa: Eskola inguruan eta kanpoaldean irudi lauak bilatu eta argazkiak atera. Talde-lana (1 ordu).
3. saioa: Aurkezpen-editore batekin, aurreko saioan hartutako irudiak erabiliz, dokumentu bat sortu, eta haien ezaugarriak deskribatu. Talde-lana (1,5 ordu).
4. saioa: Zenbait irudi geometrikoren perimetroa identifikatu eta kalkulatu. Zirkunferentziaren luzera kalkulatu (1 ordu).
5. saioa: Erregela eta konpasa erabiliz irudi erregularrak eraiki, eta haien perimetroa kalkulatu (2 ordu).
Irakasleak beharrezko kontzeptu geometrikoak aurkeztuko ditu, ikasleek edukiak errazago uler ditzaten.
Poligonoak, triangeluak eta laukiak aztertuko dira, ingurunea behatuz, eta ikasitako ezagutzak elementuak, erlazioak eta propietateak identifikatzeko erabiliz.
Ikasleek, talde txikitan banatuta, eskola-espazioetan eta, agian, haren inguruan agertzen diren irudiak bilatu eta argazkiak aterako dituzte.
Gero, sailkatu eta deskribatu egin beharko dituzte, matematika-hizkuntza egokia erabiliz. Aurkezpen-editore batekin egingo dute euren lana.
Aplikazio interaktibo batez aurkeztuko dira perimetro kontzeptua, eta zenbait irudiren perimetroa kalkulatzeko formula; baita zirkunferentziaren luzerarena ere.
Ikasleak perimetroei buruzko ariketak ebatziko ditu, horiek bizkorrago kalkulatzeko.
Irakasleak ikasleen lana gainbegiratuko du, eta kontzeptuak nola eskuratzen dituzten egiaztatuko du.
Azkenik, zirkunferentzia batean inskribatutako poligono erregularrak eraikiko dituzte, erregela eta konpasa erabiliz.
Ondoriozko irudien neurketa batzuk egingo dituzte, eta lortutako datuekin taula bat beteko dute.
Lehen Hezkuntza
Hirugarren Zikloa
Bosgarrena
Matematika
Proposamen didaktiko honetan, gure inguruko irudi lauak identifikatuko ditugu.
Haien elementuak, erlazioak eta propietateak zeintzuk diren ikasiko dugu, horiek doitasunez deskribatzeko, eta zenbait irizpide geometrikoren arabera sailkatzeko.
Inguruan ditugun objektuen formak behatuko ditugu, eta ikasten ari garen edukiak erakusten dituzten irudi adierazgarriak hartuko ditugu. Material horrekin, aurkezpen bat egingo dugu.
Zenbait irudiren perimetroa identifikatuko dugu, eta hori kalkulatzen ikasiko dugu, poligono erregularrak edo irregularrak diren. Konparatu, eta perimetroak kalkulatzeko formula batzuk ezar daitezkeen ondorioztatuko dugu.
Azkenik, irudi erregularrak eraikiko ditugu, marrazteko doitasunezko tresnak erabiliz, hala nola erregela eta konpasa. Horiek egiteko behar diren jarraibideei jarraituko diegu, aurkezpen animatu baten bidez.
Ondoriozko irudiak neurtuko ditugu, eta lortutako datuak konparatuko ditugu, egon daitezkeen erlazioak ezartzeko.
Kontzeptuak ikastea.
Poligono, triangelu, lauki, horien elementuekin eta sailkapenarekin lotutako ariketak ebaztea.
Bertako ingurunea behatzea eta irudiak hartzea.
Aurkezpen bat egitea.
Perimetroak identifikatzea eta kalkulatzea.
Irudiak erregela eta konpasa erabiliz eraikitzea, jarraibideak interpretatuz.
Sortutako irudien neurketak eta kalkuluak egitea.
- Ordenagailua
- Arbel digitala
- Irudi-editorea
- Aurkezpen-editorea
Erregela, konpasa, argazki-kamera
Mateabenturekin, geometriari buruz gehiago ikasiko duzu, lagun oso interesgarri batzuen eskutik.
Oraingoan, ikasleek, sei saiotan, gure inguruko eguneroko elementuetan ikus daitezkeen irudiak aztertuko dituzte:
- Horien elementuak eta izendapena analizatuz.
- Irudien sailkapena zenbait irizpideren arabera ikasiz.
- Materiala bilduz, hori deskribatzeko eta aurkezteko.
- Perimetroak kalkulatuz.
Halaber, irudi erregularrak eraikiko dituzte marrazteko tresnekin, jarraitu beharreko prozedurari buruzko jarraibide bizidunei jarraituz.
Ondoriozko irudien neurketa batzuk egingo dituzte.
Garrantzitsua da kontuan izatea gai hau lantzeko sakontasuna eta lan kopurua taldearen arabera alda daitekeela, eta talde beraren barruan ere alda daiteke; hortaz, ikasle azkarrenei edo talde osoari, ikaskuntza-erritmoak aukera ematen badu, kontsigna osagarriak emateko materiala eskaintzen dizugu.
Proposamen honek zenbait metodologia didaktiko konbinatzen ditu.
Lehen saioan, oinarrizko kontzeptuak aurkeztuko dira, maisuak edo andereñoak gidatutako eta zuzendutako parte-hartzearen bidez.
Bigarrenean eta hirugarrenean, taldeetan lan egingo da, jarduera ebazteko beharrezko trebetasunak aplikatuz.
Laugarrenean, banakako lana sustatuko da, ariketa interaktiboak ebatziz.
Irakasleak saioa zuzendu eta gidatuko du, oinarrizko kontzeptuak eskuratu, eta zalantzak argi ditzaten.
Bosgarren saioan, testu irakasgarriak ulertzea, eta doitasunezko tresnak (erregela eta konpasa, esaterako) erabiltzeko trebetasuna garatzea sustatuko dira.
- Norberak zuzentzeko ariketak: poligonoak, elementuak eta sailkapena.
- Lantaldeek egindako aurkezpenak berrikustea.
- Norberak zuzentzeko perimetro-ariketak.
- Irudien azken lanketa.
Baliabide hauek dituzu:
• Irudi geometrikoei buruzko glosarioa, DOC eta PDF formatuan.
• Poligono baten elementuak seinalatzeko jarduera interaktiboa.
• Poligonoak erregular eta irregular gisa sailkatzeko jarduera interaktiboa.
Material osagarrien artean, hauek dituzu:
Mateabenturekin, gaiaren sarrera bat izango duzu, koloretan edo zuri-beltzean proiektatu edo inprimatu dezakezun istoriotxo baten bidez.
Mateabentura bizidunak motibazio interesgarria izango dira edukiak arakatzen hasterakoan.
Talde handia
Ikasgela
Iraupena:
1 ordu
Poligono bat, haren elementuak eta ezaugarriak zer diren ikasiko dugu, eta nola deitzen eta sailkatzen diren. Horretarako, irakaslearekin batera, irudi lauei buruz asko dakigula gogoratuko dugu, eta irakaslearen azalpena izango dugu, ikasi behar ditugun kontzeptuak argitzeko.
Irudi proiektatuetan agertzen diren poligonoak identifikatuko ditugu.
Azkenik, jarduera batzuk egingo ditugu, ikasi duguna egiaztatzeko.
- Irudi proiektatuetan irudi lauak identifikatu.
- Poligono baten elementuak eta haien sailkapena gogoratu.
- Saioko jarduera interaktiboak egin.
- Arbel digitala
- Ordenagailua
Hauxe aurkitu duzu bertan:
Irudi geometrikoak zenbait testuingurutan aurki daitezke, eta askotan begia zorroztu behar da horiek identifikatzeko.
Saioaren lehen zatian, balora itzazu ikasleen aurretiko ezagutzak, irudi motibagarrien bidez (10 minutu).
Aurkez itzazu saioaren edukiak, taldearen parte-hartzea erraztuz (30 minutu).
Azkenik, ikasleek jarduera interaktiboak banaka egingo dituzte (20 minutu).
Irudi baten proiekzioan, galde ezazu irudi lauren bat ikusten duten. Arbelera irten daitezke hori identifikatzeko: zer izen duen, zer beste irudi gogoratzen dituzten…
Poligonoei, haien elementuei eta sailkapenari buruzko edukiak azaltzen segi dezakezu, eskaintzen dizkizugun aurkezpenen laguntzarekin. Mapa kontzeptual bat ere baduzu, eta ikasle aurreratuenek aberastu egin dezakete, grafikatzaile bat erabiliz aipatutako irudi bakoitzaren irudiak gehituz.
Motiba itzazu ikasleak, naturan eta artean agertzen diren irudi gehiago identifika ditzaten. Erakuts ezazu irudi gehiago arbelean. Horiek aurkitu eta, hiztegi egokia erabiliz, ezaugarriak deskribatu behar dituzte.
Esazu lana banaka egin behar dela orain. Lehenik, erakuts ezazu jarduera interaktiboa arbelean, eta ondoren, banaka, ikasitakoa finkatzeko ariketak ebatzi beharko dituzte.
Komeni da ikasleei esatea ariketa hauek baliagarriak direla etxean sakontzeko.
Ikasleen jarduerak etxean errepasatzeko baliagarriak izan daitezke.
Bi diapositiba-aurkezpen dituzu:
Material osagarri gisa, bi jarduera interaktibo eskaintzen dizkizugu, ikasleek begia… eta argitasuna baliatuz irudiak aurki ditzaten.
Gainera, poligonoei buruzko mapa kontzeptual bat duzu, aztertzeko erakuts daitekeena, eta editatu egin daiteke, adibidez, Gimp erabiliz eskeman aipatutako irudi bakoitzaren marrazki bat gehituz.
Talde ertaina
Iraupena:
1 ordu
Saio honetan, taldeetan, gure eraikinean mugitzen edo bertatik irteten garenean ikusten ditugun irudi lauak bilatu eta argazkiak egingo ditugu.
Antolatu egin beharko gara eta, kamerarekin, irudi egokiak hartu.
Idazkariak oharrak hartuko ditu, argazkilariak argazkiak egin, eta bi editoreek aurkezpena editatzeko lanak zein izango diren idatziko dute.
Taldeko lanak banatu. Parte-hartzaile bakoitzaren ardura zein izango den erabaki behar duzue, maisuak emandako gidoiaren arabera.
Behar den materiala hartu eta taldearekin espazio jakinetan mugitu, irudiak hartzeko.
Ibilbidean, gero azken lana osatzeko bakoitzak beharko dituen oharrak egingo ditu.
- Argazki-kamera digitala
- Deskargatzeko USB kablea
Zirriborro-papera eta boligrafoa.
Lan-gidoia
Hiru dimentsioko mundu batean bizi gara: garaiera, zabalera, luzera. Pentsatu al duzu inoiz nolakoa izango litzatekeen dimentsio biko mundu bat?
Irudiak benetan existitzen al dira, edo gure lanak errazten dituzten abstrakzioak dira?
Ikasleak 4 kideko taldetan banatzea proposatzen dizugu. Talde bakoitzak lan-gidoia eta argazki-kamera bat izan behar ditu.
Jarduera hau egin aurretik, eta zure ikastetxeko eskola-antolaketari dagokionez, irudiak bilatzeko eta argazkiak egiteko ibilbidea eraikinetik kanpo edo barruan izango den erabaki beharko duzu.
Has ezazu saioa lan-gidoia banatuz, ikasleak antolatu eta materiala presta dezaten (10 minutu).
Eraikinetik kanpo edo barruan mugitzen hasi aurretik, garrantzitsua da argi uztea zeintzuk izango diren jarduera hau egiteko portaera-arauak.
Jarraian, talde bakoitzak ezarritako ibilbidea egingo du (45 minutu).
Taldeei laguntzean, begiratu eta lagundu egin dezakezu, beharrezkoa bada.
Azkenik, taldeak ikasgelara itzuliko dira. Materiala jaso dezakezu, hurrengo saioan erabiltzeko.
Talde-gidoia jaso, bertako kide bakoitzaren lan eta arduren segimendua egiteko.
Taldeen ibilbidea eraikinaren barrutik bada, ikasleak bakarrik ibil daitezke.
Eskola-ingurura irtetekotan, talde bakoitzak laguntzaile bat edo espazio zabal bat izan beharko du, taldea begiz kontrolatzeko.
Agian eskolan ez da behar adina kamera izango, eta lan horretaz arduratzen den ikasleari bere kamera eta argazkiak deskargatzeko kablea ekartzeko eskatzea gomenda daiteke. Kasu horretan, aurrez esan beharko da.
Ordezko aukera gisa, Interneteko gordailuetan, hala nola Googlen edo Wikimedia Commons-en irudietan, bila daitezke irudiak.
Badaezpada ere, ibilbidea eraikinetik kanpo edo barruan egin ezin bada, saio honen ordez ikaslearen ordenagailu pertsonalaren bidez bilatu eta dokumentu digitalean bil daitezke irudiak.
Googleko irudien atala eta Wikimedia Commons-en gordailua oso irudi-bilduma interesgarriak dira bilaketa horiek egiteko. Horretarako, zu edo zure ikasleak aplikazio horretan trebatu ez bazarete, badituzu tutorialtxoak.
Bestetik, sakontzeko hiru lotura dituzu:
Talde ertaina
Ikasgela
Iraupena:
1 ordu eta 30 minutu
Saio honetan, diapositiba-aurkezpen bat sortuko dugu aurreko saioan bildutako materialarekin, eta taldeko bakoitzarentzat ezarritako lanei jarraituz.
Hartutako irudiak erabiliko ditugu, bertan aurkitzen ditugun irudiak identifikatu, eta haien ezaugarriak azalduko ditugu.
Kamerako argazkiak gure ordenagailuko karpeta batean deskargatuko ditugu. Gure lanera hobekien egokitzen direnak hautatuko ditugu. Irudi horiek editatuko ditugu, moztuta eta aurkezpenean erabiltzeko prestatuta.
Azkenik, aurkezpen bat sortuko dugu, urrats hauei jarraituz:
- Argazki-kamera digitala
- Deskargatzeko USB kablea
- Ordenagailua
- Irudi-editorea
- Aurkezpen-editorea
• Aurkezpen-eredua (giro argitsua)
• Terminoen glosarioa
Tutorialtxo hauek dituzu:
Ikasleek aurreko saioko taldekatzearen eta lan-banaketaren arabera lan egingo dute ikasgelan.
Bildutako materiala hautatu eta zenbait irudi lauko diapositiba-aurkezpen bat prestatu beharko dute.
Saioaren lehen zatian, argazkiak deskargatzeko prozedura zein den adieraz dezakezu, eta horiek nola editatzen diren (gaiari buruzko tutorialtxoa duzu).
Irudi-editorea nola dabilen azaltzeko ADa erabiltzea gomendatzen dizugu.
Taldekideen arduren arabera, irudiak editatzearekin batera, gogoraraz ezazu aurkezpenean agertuko den edukia biltzen duen gidoi bat presta dezaketela. Horretarako, lehen saioko material osagarria kontsulta dezakete.
Saioaren bigarren zatian, ikasleei aurkezpena egiteko zer urrats eman behar dituzten adieraz diezaiekezu.
ADarekin, aurkezpen-editorea nola erabili erakuts dezakezu, hondoko irudia, marra-marrazkia eta testu-koadroak nola txertatzen diren azalduz.
Komenigarria da ikasleen lana gainbegiratzea, eta jarduera hobetzeko orientabideak ematea. Amaieran, taldeen lana irizpide hauen arabera baloratzea gomendatzen da:
Aurkezpena osatuko duten irudiak mozteko, oso baliagarria izango da Gimpekin aritzea. Zu edo zure ikasleak aplikazio horretan trebatu ez bazarete, baduzu horri buruzko tutorialtxo bat.
Tutorialtxo hauek dituzu:
Talde handia
Ikasgela
Iraupena:
1 ordu
Iritsi da irudi geometrikoen perimetroa identifikatzeko eta kalkulatzeko unea. Zirkunferentziaren luzera kalkulatuko dugu.
Gure ordenagailuko proposamen interaktiboaren bidez, informazio hau kontsulta dezakegu:
Gero, proposatutako ariketak egin ditzakegu. Irakasleak ariketa-fitxa bat egitea proposatuko digu agian, ikasi duguna baloratzeko.
Baduzu tutorialtxo bat, Writer -OpenOffice.org-en testu-prozesadorea- erabiliz testu bat nola editatu erakusten duena.
Sakontzeko material osagarri gisa, material interaktibo bat eskaintzen dizugu, eta diapositiba-aurkezpen bat, zirkunferentziaren luzera eta Pi zenbakiaren arteko erlazioa erakusten duena.
Ikasleak banaka arituko dira haien ordenagailuko jarduera interaktiboarekin; zenbait irudiren perimetroa eta zirkunferentziaren luzera identifikatzen lagunduko die.
Irudiak maneiatu eta haien perimetroa kalkula dezakete.
Taldearen dinamizatzaile gisa, saioaren helburua azal dezakezu; eta ikasleek banaka ebatz dezakete.
Oraingoan, emango zaien jarduera interaktiboaren bidez beharrezko informazioa kontsulta dezakete, baita norberak zuzentzeko aplikazio bereko ariketa-proposamena ere.
Beharrezko ikusten baduzu, lehenik material hori ADan erakuts daiteke, materiala ulertzea eta erabiltzea errazteko.
Behin jarduera hasita, ikasleen segimendua egin dezakezu, euren zalantzak argituz eta garapenean orientatuz.
Ezagutzak proba objektibo baten bidez ebalua ditzakezu.
Ikasleei hurrengo saioetarako behar den materialaren berri eman behar zenieke (erregela, konpasa, angelu-garraiagailua).
Eskura daukazu saio honetako fitxa egiteko tresna egokia den Writerren erabilerari buruzko tutorialtxo bat.
Baliabide hauek dituzu eskura:
Ikasleen lan-erritmoari dagokionez, proba objektiboa beste saio batean egin daiteke.
Banaka
Ikasgela
Iraupena:
2 ordu
Zirkunferentzia batean inskribatutako poligonoak eraikitzen ikasiko dugu, erregela eta konpasa erabiliz.
Zirkunferentziaren luzera eta lortutako poligonoaren perimetroa kalkulatuko ditugu.
Irudiaren zentrotik erpinetaraino ahal diren erradio guztiak marraztu ondorengo angeluak neurtuko ditugu.
Jarduera-sekuentzia honi jarrai diezaiokegu:
- Ordenagailua
- Arbel digitala
- Erregela
- Konpasa
- Angelu-garraiagailua
- Arkatza eta papera
Lana banaka egingo da, ikaslearen kontsulta-animazioak emandako jarraibideei jarraituz.
Prozedurazko jarduera denez, bi ordu edo bi saio eskainiko zaizkio.
Saioaren lehen zatian, aurkez itzazu bideo-tutorialak; ikasleari baliagarri izango zaizkio, marrazkiak egiteko eta datuak bildu eta kalkuluak egiteko beharko duen taula egiteko kontsulta gisa.
Ziurta ezazu lan egiteko beharrezko materiala dutela denek.
Bana ezazu erregistro-taula, neurketa eta kalkuluen emaitzak idatz ditzaten. Egokiagoa dela uste baduzu, testu-editore batekin bete ditzakete taulak.
Taula horretan agertuko den datu bakarra irudiaren izena eta zirkunferentziak izan behar duen erradioaren neurria izango dira.
Ikasleak lanean hasten direnean, euren zalantzak eta arazoak argi ditzakezu.
Bil itzazu ikasleek egindako lanak eta erregistro-taulak.
Irizpide hauen arabera egin daiteke balorazioa:
- Doitasuna irudiak proposatutako materialekin eraikitzean.
- Doitasuna irudiak neurtzean.
- Perimetroak kalkulatzeko formulak aplikatzea.
Neurrien erregistro-taula bat duzu, ohar hauek dituena:
• Irudiaren izena (ezarria)
• Erradioaren neurria (ezarria)
• Poligonoaren aldearen neurria
• Ondoriozko poligonoaren perimetroa
• Zirkunferentziaren luzera
• Angeluen neurria
Baduzu tutorialtxo bat, Writer-en -OpenOffice.org-en testu-prozesadorean- taulak txertatzeari buruzkoa.
Irudiak eraikitzea (PDF) testu irakasgarriak izan ditzakezu, konexio-arazoak baldin badaude ere.