Zenbaki dezimaldunak gertuen dugun errealitatetik abiatuta landuko ditugu, eguneroko bizimoduko egoeren inguruko ariketak proposatuz edota ebatziz (euro-zentimoak, kilogramoak, distantziak...).
Carme Martínez eta Vimartic taldea
Bakarka
Talde handian
Ikasgela
Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Iraupena:
1. saioa: zenbaki dezimaldunak erabiltzea ohikoa dela azaldu eta haiek irakurri eta idaztea (Ordu 1).
2. saioa: hainbat kopuru dezimaldun konparatu eta ordenatzea (Ordu 1).
3. saioa: zenbaki dezimaldunak biribiltzea (30 minutu).
4. saioa: zenbaki dezimaldunen arteko batuketa eta kenketa - lehen urratsa (Ordu 1).
5. saioa: batuketa- eta kenketa-jarduerak egitea azokaren inguruko elementuak erabiliz (Ordu 1).
6. saioa: ariketak ebaztea, landutako helburuak egiaztatu eta ebaluatzeko (Ordu 1).
Ikasleek zenbaki dezimaldunak interpretatzen ikasiko dute, haiek osa ditzaketen parteak identifikatuko dituzte (osoa eta dezimala -hamarrenak, ehunenak eta milarenak-).
Lehen Hezkuntza
Hirugarren Zikloa
Bosgarrena
Matematika
Zenbaki dezimaldunak interpretatuko ditugu zenbaki horiek osatzen dituzten elementu guztiak kontuan hartuz. Gainera, eguneroko bizitzako zenbait problema ebatziko ditugu, konturatuko baikara zenbaki dezimaldunak gure bizimoduko alor askotan erabiltzen ditugula.
1. Gure inguruan zenbaki dezimaldunak antzematea (euro-zentimoak, distantziak, pisuak...). Zenbaki dezimaldunen parteen inguruko ariketak egitea abakoarekin (zati osoa eta dezimala -hamarrenak, ehunenak eta milarenak-).
2. Zenbaki dezimaldunak ordenatzea.
3. Biribiltzea praktikatzeko ariketak.
4. Zenbaki dezimaldunen arteko batuketak eta kenketak egiteko jarraitu beharreko pausoak ezagutzen hastea.
5. Hainbat kopuru dezimaldun batu edo kentzeko hainbat ariketa eta problema ebaztea
6. Sintesi-jarduerak.
Baliabide orokorrak
- Abako digitalaren bidezko jarduerak, unitatearen kontzeptuak praktikatzeko.
- Kopuruak ordenatzeko jarduerak dituzten dokumentu elkarreragileak.
- Biribiltze-jarduerak dituen ariketa elkarreragilea.
- Zenbaki dezimaldunen arteko batuketak eta kenketak sortzen dituen jarduera elkarreragilea.
- Atzerakoei buruzko jarduera elkarreragilea okindegian.
- Azokako txartelen inguruko jarduera elkarreragilea.
Indartzeko material osagarria
Zenbaki dezimalduna osatzen duten parteak landuko ditugu, haiek zehatz irakurtzeko eta idazteko.
Ikasleek elementu horien ezaugarriak bereganatuko dituzte, zenbaki dezimaldunak emandako irizpide baten arabera ordenatzen ikasiz.
Zenbaki dezimaldunen arteko batuketak eta kenketak landuko ditugu.
Saio bakoitzaren hasieran talde handian egingo dugu lan. Ondoren, banaka egingo dugu lan proposatutako hainbat ikaskuntza praktikatzeko.
Azken saioan, proposatutako sintesi-jarduerak egitea gomendatzen dizugu.
Zenbaki dezimaldunak eguneroko bizimoduko hainbat egoeratan aurkeztuko ditugu.
Hori egin ostean, gaiaren kontzeptu eta elementuetan sakonduko dugu analisiaren eta proposatutako problema eta jardueren emaitzaren bidez.
Amaitzeko, azken ebaluaziorako modu digitalean edo paperean egin daitekeen ariketa bat proposatzen dizugu.
Proposamenak hainbat eredu konbinatzen ditu.
Proposatutako saioetan, irakasleak gidatutako aurkikuntzaren bidez landuko dute ikasleek gaia, eta azkenean, banaka edo binaka egingo dituzte jarduerak.
Azken saioan, edukiak egiaztatu edo indartu ditzaten, oso baliagarriak diren sintesi-jarduera elkarreragileak eta beste jarduera batzuk egingo dituzte paperean.
Baliabide orokorrak
Material osagarria