Ikasleek luzera-neurriak landuko dituzte ingurune hurbileneko objektu errealetatik abiatuz eta hainbat tamaina eta kopuru ezagutuz.
Luzerak neurtuko dituzte arbel digitalean proiektatutako irudietatik abiatuta, metroa unitate nagusi gisa hartuz.
Ingurune hurbilena aztertuko dute neurketak ohiko neurketa-tresnekin eginez.
Sistema Metriko Hamartarra (multiploak eta azpimultiploak) eta unitate erabilienen bihurketa landuko dituzte jarduera elkarreragileen bidez.
Núria Moradell eta Vimartic taldea
Ikasgela
Ordenagailu eramangarrien / Pertsonalaren ikasgela
Iraupena:
1. saioa: Etxean, luzerarekin lotutako neurri-unitateak dituzten enbalajeak edo katalogoak bilatzea (15 min).
2. saioa: Jasotako materialaren bateratze-lana, landu behar den gaiari buruzko aurretiko ezagutzak gogoraraztea. Metroa neurri-eredu gisa hartuta kalkulu batzuk egitea (1 ordu).
3. saioa: Neurketak egitea tresna soil batzuekin eta datuak taula batean erregistratzea. Taldekako lana (1 ordu).
4. saioa: Kopuruak definitzeko erabiltzen den adierazpideari buruzko bateratze-lana eta gogoeta (adierazpide hamartarra edo forma konplexua). Kopuruak konparatu, ordenatu eta horien arteko eragiketak burutzea (1 ordu).
5. saioa: Unitateen bihurketa praktikatzea problemen soluzioak dituen eta unitateak aldatzen dituen simulagailu batekin.
Ikasleek luzera-neurriak ikasiko dituzte beren inguru gertukoena aztertuz, eguneroko bizitzako objektuetan neurketa-unitateak bilatuz.
Ondoren, datuak irakaslearekin batera aztertuko dituzte, horiek neurtzeko aukera eskaintzen duten ezaugarriak azpimarratuz eta erabilitako unitateak zein izan diren adieraziz.
Objektu errealak sailkatuko dituzte eskalazko irudietatik abiatuta, metroa unitate-eredu gisa hartuta eta horien luzerak neurtuko dituzte.
Talde txikitan banatuta, ikasgelako elementuak neurtuko dituzte tresna egokiekin eta emaitzak erregistro-taulan idatziko dituzte. Ondoren, lortutako emaitzak azalduko dituzte kopuruak jasotzeko modua eta erabilitako unitatea zein izan diren azpimarratuz.
Irakasleak, galderen bidez, ikasleen ikaskuntza bideratu eta baloratuko du.
Sistema Metriko Hamartarra eta unitateen arteko baliokidetasuna aurkeztuko dira. Ikasleek lehen lortutako kopuruak neurketa-unitate bakarrean adieraziko dituzte unitate-bihurketa praktikatuz.
Irakasleak ikasleen lana berrikusi eta kontzeptuak barneratzen ari direla egiaztatuko du.
Lehen Hezkuntza
Hirugarren Zikloa
Matematika
Proposamen didaktiko honetan, neurtzea, objektu baten ezaugarri bat eredu batekin, hain zuzen ere, luzera-unitatearekin, konparatzea dela ikasiko dugu. Gainera, ikusiko dugu nola luzerak neurtzeko metroa erabiltzen den, baita unitate handiagoak eta txikiagoak ere (multiploak eta azpimultiploak). Objektuen balio hurbildua kalkulatuko dugu metroa erreferentzia gisa erabiliz.
Neurtzeko erregela edo neurketa-zinta bezalako tresnak erabiliko ditugu; objektu errealak neurtuko ditugu eta emaitzak behar bezala idatzi.
Gainera, unitate desberdinetan adierazitako neurriak konparatu, ordenatu eta horien arteko eragiketak ebazteko, lehenik, unitate batera bihurtu eta horien artean dagoen lotura aurkitu behar dugu. Batetik bestera nola pasa behar den ikasiko dugu.
Azkenik, ariketak egingo ditugu ikasi dugunarekin praktikatzeko.
- Luzera-neurriekin idatzitako informazioa bilatzea.
- Metrora hurbiltzen diren objektuen identifikazioa.
- Objektuen balio hurbildua kalkulatzea.
- Inguruko objektuak neurtzea eta datuak jasotzea.
- Emaitzak aurkeztea.
- Banakako jarduerak ebaztea.
- Ordenagailua
- Arbel digitala
Erregelak, neurketa-zintak.
Luzera-unitateen bihurgailu horrekin lan egitea atseginagoa suertatuko zaizu.
Proposamen didaktiko honetan, bost saiotan, neurria eguneroko bizitzarekin lotzen ikasiko dute ikasleek:
- Zenbakizko testuak interpretatzea.
- Objektuen neurriak kalkulatzea.
- Neurketak egitea.
- Emaitzak zehatz adieraztea.
Halaber, unitateak eta kopuruak bihurketak eginez konparatu eta ordenatuko dituzte.
Saio bakoitzak berariazko antolamendu-ezaugarriak ditu.
Ikasleen adina eta gaiaren zailtasuna kontutan hartuta, garrantzitsua da argi uztea zein den egin behar den lana eta ikasleei behar dituzten jarraibideak eskaintzea.
Proposamen honek hainbat metodologia didaktiko konbinatzen ditu.
Lehen saioan, ikasleek behaketa eta informazioa eskuratzea landuko dute.
Bigarrenean, oinarrizko kontzeptuak eskuratuko dituzte maisuak edo maistrak bideratutako aurkikuntza gidatuaren bidez.
Hirugarrenean, taldeka egingo dute lan, jarduera ebazteko behar diren trebetasunak aplikatuz.
Laugarrenean, egin duten lana aurkeztean, lana bera baloratu eta aurki daitezkeen akatsak zuzen ditzakete. Irakasle gisa , saioa zuzendu eta gidatuko duzu oinarrizko kontzeptuak bereganatzen joan daitezen.
Bosgarren saioan, metodologiaren bidez, norbanakoaren lana sustatuko da problemak ebatziz, unitate-bihurketa aplikatuz, bai eta balioak ordenatuz, konparatuz eta horien arteko eragiketak eginez.
Bideo-tutoriala: Winrar lortzea eta instalatzea
Winrar erabiliz, artxiboak nola konprimitu eta deskonprimitu erakusten duen bideo-tutoriala.
Artxiboak konprimitzeko 7-zip programa nola lortu eta instalatu erakusten duen bideo-tutoriala.
Bideo-tutoriala: 7-zip erabiliz, artxiboak konprimitu eta deskonprimitu
Ikasleek edukiak indartu ditzaten oso baliagarriak izango dituzun bi web-orri eskaintzen dizkizugu.
Doako bi deskonprimigailu hauek dituzu jarduera elkarreragileak zuzen burutu ahal izateko.
Tutorial horrekin ikaslearen ebaluazio kuantitatiborako agirian edozein motatako kalkuluak egiteko aukera eskainiko dizkizuten formula matematikoak gehi ditzakezu.