Lantalde desberdinek eginiko neurketak ez ezik, nola egin eta nola adierazi dituzten azalduko dute.
Aurkezpenak entzun ostean, talde bakoitzak problema bat proposatuko du erreferentzia-datu gisa talde desberdinek eginiko neurketak hartuta.
Azkenik, problemak taldean ebatziko dituzte ohiko metodologia erabiliz.
Saioaren lehen zatian, bideratu talde desberdinek aurreko saioan eginiko neurketei, emaitzei eta horiek egiteko moduari buruz egingo duten azalpen-jarduera.
Aurkezpenak egiten dituztenean, jarri arreta erabiltzen duten zenbaki-adierazpen motan. Hala, kopuru bera adierazteko hainbat modu dagoela eta horien arteko konparazioak egiteko unitate berarekin adierazi behar direla azal dezakezu.
Banatu taldeen artean sortutako erregistro-taulak talde bakoitzak, erreferentzia gisa jasotako datuak hartuz, problema bat proposa diezaien gainerako guztiei. Adibideren bat kolektiboki lantzen baduzu, ikasleek zalantza gutxiago izango dituzte.
Talde desberdinek eginiko proposamenak zuk zeuk edo ikasle batek jaso ditzake testu-dokumentuan arbel digitalarekin. Lantalde bakoitzak problemak ohiko prozedura jarraituz ebatziko ditu eta, bitartean, egiten dutena beha dezakezu eta, hala baderitzozu, lagundu.
Eskolaren amaieran, ikasleek kolektiboki egin ditzakete zuzenketak edo horiek jaso ondoren baloratzeko.
Ahozko azalpenak.
Unean bertan egingo da.
Eskolaren amaieran, talde bakoitzak eginiko lanak jasotzea gomendatzen dizugu, horiek berrikusi eta argi geratu ez diren aldeak indartzeko.