Sarrera historikoa.
Rhind papiroa

Orain dela 3.500 urte baino behiago, Ahmes izeneko eskriba egiptoarrak taula eta buruketa anitz idatzi zituen; horietako asko, zatikien ingurukoak. XIX. mendearen bukaeran, Alexander Henry Rhind izeneko ingelesak balio handiko dokumentu hori erosi zuen; geroztik, dokumentuak ingelesaren izena hartu zuen (Papyrus Rhind), eta gaur egun, Londreseko Museo Britainiarrean gordetzen da. Idatzia aztertu ondoren, egiptoarrek zatiki unitarioak bakarrik erabiltzen zituztela egiaztatu da, hau da, zenbakitzailetzat 1 duten zatikiak; esate baterako, 1/2, 1/3, 1/7...
Ogi erdibituak eta azken erdia 7 zatitan banatua

Papiro honetan aurki dezakegun buruketa, lau ogi zazpi lagunen artean banatu eta bakoitzari egokitzen zaiona kalkulatzea da. Irakurri arretaz buruketa hau egiteko erabiltzen zuten modua:
Hasieran, bakoitzari ogi ½ ematen zioten eta gero, azken erdia 7 zatitan banatzen zuten. Horrela, bada, norberari 1/2 gehi azken erdiaren 1/7 egokitzen zitzaion, hau da, 1/2 + 1/14 = 8/14 ; guztira: 8/14. Emaitza: 1/2 + 1/14.