Angeluak eta angeluen neurriak

Ikasleek angeluak eta haien neurriak landu eta ikasiko dituzte, inguruan dituzten elementuetatik abiatuta. Kamera digitalarekin, angeluak bilatuko ditugu eta, ondoren, angelu horiek neurtu eta sailkatuko ditugu, tresna eta jarduera elkarreragileak erabiliz. Altxorraren mapa bat ere egingo dugu, landutako edukiak aplikatzeko.

Testu-bertsioa

Saioak:

Ricard Baillés Isart eta Vimartic Taldea

Bakarka
Talde txikian
Talde handian

Ikasgelan
Ordenagailuen ikasgelan (1x1 / 1x2)

Iraupena:

Saio bakoitza ordu batekoa da:

1. saioa: Gaiaren sarrera.

2. saioa: Bilaketa- eta ikerketa-jarduera.

3. saioa: Angeluak neurtu eta sailkatzea.

4. saioa: Sintesi-jarduera: Altxorraren bila.

 

Ikasleek angeluak eta angeluen neurriak aztertuko dituzte, jarduerak eginez eta eguneroko bizitzako adibideak erabiliz.

Lehen Hezkuntza
Hirugarren Zikloa
Bosgarrena
Matematika

Lehen Hezkuntza
Hirugarren Zikloa
Bosgarrena
Ingurune fisikoa eta soziala

  • Matematika
  • Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen ezaguera
  • Matematikarako konpetentzia
  • Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia
  • Espazioa eta forma
  • Teknologiaren eremua
  • Oinarrizko geometria-nozioak eta irudikapen espazialerako sistemak erabiltzea
  • Forma eta erlazio geometrikoen ezagutza erabiltzea
  • IKTak erabiltzea, zenbakizko informazioa prozesatzeko
  • Ikasten eta pentsatzen ikastea – Arazo zientifiko eta matematikoak
  • Ikasten eta pentsatzen ikastea – Garapen zientifiko eta teknologikoa
  • Egiten eta ekiten ikastea - Izaera ekintzailea
  • Matematikak eguneroko bizimoduan duen egitekoa aintzakotzat hartzea
  • Matematika gure kultura osatzen duten zatietako bat den heinean balioztatzea
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak era egokian erabiltzea
  • Hizkuntza naturalaren eta matematika-hizkuntzaren elementuak erabilita arrazoitzea eta argudioak ematea
  • Natura- eta kultura-inguruneko forma geometrikoak identifikatzea
  • Ezagutza matematikoa erabiltzea informazioak eta mezuak ulertzeko, balioesteko eta sortzeko
  • Eguneroko bizitzatik, gainerako zientzietatik eta matematikatik bertatik ateratako problemak, bakarka zein taldeka, planteatzea eta ebaztea
  • Neurketak zer esan nahi duen eta zertarako balio duen
  • Planoak, maketak eta mapak irakurtzea eta erreproduzitzea, eskalak erabilita
  • Zehatz adierazten ditu luzera-, azalera-, pisu/masa-, edukiera- eta denbora-unitateak, zein moneta-sistemarenak
  • Interpretatzen eta deskribatzen ditu bizitzako egoerak, mezuak eta gertaerak, horretarako oinarrizko hiztegi geometrikoa erabilita

Proposamen didaktiko honetan, angelua zer den, angeluaren osagaien izenak zein diren, zer angelu mota dauden eta angeluen graduak nola kalkulatzen diren ikasiko dugu.

Halaber, angeluak gure eguneroko bizitzan txoko guztietan aurki ditzakegula ikusiko dugu eta horiek ezagutu eta neurtzen jakitea garrantzitsua dela konturatuko gara.

Azkenik, altxorra bilatuko dugu angeluen laguntzaz.

 


Unitatean honako gai hauek landuko ditugu:

  • Angelu baten elementuak: angelua eta angelu-eremua, aldeak eta erpina.
  • Angeluen neurria: graduak.
  • Angeluak neurtzeko tresna: angelu-garraiagailua.
  • Angeluen sailkapena: zuzenak, zorrotzak, kamutsak, lauak eta osoak.

Hori guztia jarduera hauen bidez egingo dugu:

  • Nola kalkulatzen da angelu baten neurria?
  • Angeluak bilatzea gure eskolan.
  • Altxorra bilatzea, angeluak kalkulatuz (sintesi-jarduera).

 

Proposamena ebaluatzeko orientabideak. (Angeluak)
    • Ordenagailua
    • Arbel digitala

Angelu-garraiagailua eta erregela graduatua.

Lanerako jarduera sorta

Mateabenturak: Angeluak (koloretan)
Angeluen historiari eta angelu motei buruzko komikia
  • Gaia talde handian aurkeztea.
  • Angeluak eskolan bilatzeko jarduera.
  • Aurkitutako angeluak neurtzea eta sailkatzea.
  • Altxorraren mapa sortzea.

 

Gaia lantzen hasteko Herrixka berezia... aurkezpena ikusiko dugu eta Geogebrarekin etxebizitza bereziak marraztuko ditugu, angelu zuzenik gabe.

Hurrengo saioetan, ikasgelan edo ikastetxeko beste eremuren batean aurki ditzakegun angeluei argazkiak aterako dizkiegu eta sailkatu egingo ditugu.

Azkenik, altxorraren mapa sortuko dugu eta, angeluen neurriak erabiliz, altxorreraino doan ibilbidea adieraziko dugu.

 

 

Ikasgela-tailerra metodologiaren bidez landuko dugu.

Ikasleek saioetan egiten duten lanaren etengabeko ebaluazioa egitea proposatzen dizugu.

Mateabenturak: Angeluak (koloretan)
Angeluen historiari eta angelu motei buruzko komikia
Proposameneko fitxategiak
IkasleaIrakaslea
Baliabide orokorrak
Proposamena ebaluatzeko orientabideak. (Angeluak)
Proposamena kualitatiboki ebaluatzeko orientabideak. (Angeluak)
Proposamena kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak. (Angeluak)
Gaiaren aurkezpena: Angeluak eta angeluen neurriak
Material osagarria
Sakontzekoa
Mateabenturak: Angeluak (koloretan)
Mateabenturak: Angeluak (koloretan)
Saioko fitxategiak: 1. Gogoratu angeluak
IkasleaIrakaslea
Baliabide orokorrak
Lanerako jarduera sorta. Angeluen neurria
Herrixka berezia...
Geogebra linean
Saioa kualitatiboki ebaluatzeko orientabideak. (Angeluak 1)
Saioa kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak. (Angeluak 1)
Lanerako jarduera sorta. Angeluen neurria
Lanerako jarduera sortaren soluzio-orria. Angeluen neurria
Gaiaren aurkezpena: Angeluak eta angeluen neurriak
Herrixka berezia...
Tutorialtxoa: Geogebra: zuzen perpendikularrak eta paraleloak egitea
Tutorialtxoa: Geogebra: segmentuak egitea
Marraztu plano bat Geogebrarekin
Material osagarria
Sakontzekoa
Saioko fitxategiak: 2. Neur ditzagun angeluak (1. zatia)
IkasleaIrakaslea
Baliabide orokorrak
Saioa kualitatiboki ebaluatzeko orientabideak. (Angeluak 2)
Saioa kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak. (Angeluak 2)
Material osagarria
Sakontzekoa
Saioko fitxategiak: 3. Neur ditzagun angeluak (2. zatia)
IkasleaIrakaslea
Baliabide orokorrak
Angelu-neurgailua
Robota
Adibidea: angelua leiho batean
Adibidea: angelua piano batean
Adibidea: angelua eskailera batean
ITE irudi- eta soinu-bankua
Irudi libreak
Adobe Air instalatzea
Saioa kualitatiboki ebaluatzeko orientabideak. (Angeluak 3)
Saioa kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak. (Angeluak 3)
Angelu-neurgailua
Robota
Material osagarria
Sakontzekoa
Tutorialtxoa: Wikimedia Commons-ekin irudiak bilatzea
Saioko fitxategiak: 4. Bila dezagun altxorra
IkasleaIrakaslea
Baliabide orokorrak
Altxorraren mapa
Angelu-marrazkilaria
Adobe Air instalatzea
Saioa kualitatiboki ebaluatzeko orientabideak. (Angeluak 4)
Saioa kuantitatiboki ebaluatzeko orientabideak. (Angeluak 4)
Altxorraren mapa
Angelu-marrazkilaria
Nola sortu altxorraren mapa
Altxorraren mapa eta angelu-neurgailua erabiltzea
Material osagarria
Sakontzekoa