Eskolan |
Sarrera |
Ezagutzen al duzu garraiobiderik eskolara joateko? Pentsatu al duzu inoiz nola moldatzen den ikusteko desgaitasuna duen pertsona bat egunero garraio publikoa hartzean? Itsuentzat kaleetako irisgarritasuna bezain garrantzitsua da garraiobideen irisgarritasuna. Ikusteko desgaitasuna duen pertsona batek ere eskubidea du garraio publikoak hartzeko, guk bezala, baina horretarako, haien beharretara egokituta egon behar dute. Pentsatu garraiobidea erabili behar dugun aldi guztietan, ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat eguneroko jarduera hori arazo handia izan baitaiteke.
Ikusi bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=nCh25HlbB0I
Jarraian zenbait galdera egingo dizkizugu, gogoeta egin eta zure ikaskideekin horiei buruz hitz egin dezazun.
1. BANAKAKO JARDUERA: Aurkitu sei motatako garraiobide letra-zopa honetan.
Jarduera egiteko egin klik hemen.
2. BANAKAKO JARDUERA: Adierazi esaldi hauetatik zein den egia eta zein gezurra, garraiobide batean pertsona bati nola lagun diezaiokegun hobeto kontuan hartuz.
Jarduera egiteko egin klik hemen.
GARAPENAUnitate honetan, ikusteko urritasuna duen zu bezalako pertsona baten gela nolakoa den jakingo dugu. Halaber, ezgaitasuna duen pertsona batek ikastetxean nola ikasten duen eta ikasteko zer teknologiaz baliatzen den jakingo dugu. Bloke bakoitza aztertzea gomendatzen dizut, ikusteko urritasuna duten pertsonak hobeto ezagutzeko. |
ATALAK |
1. IKERTU TALDEKA: Bilatu WAI aratuegiari buruzko informazioa 3 edo 4 laguneko taldetan. Horretarako, egin powerpoint bat, gehienez, 10 diapositibarekin, eta azaldu kontzeptu hauek:
Informazioa bilatzeko esteka hauek erabil ditzakezu:
http://www.w3c.es/traducciones/es/wai/intro/accessibility
http://www.mudanzasalvaro.es/wai.html
http://es.wikipedia.org/wiki/Web_Accessibility_Initiative
http://www.inci.gov.co/accesibilidad.shtml
Informazioa bildutakoan, jarri powerpoint batean eta bidali irakasleari, ebalua dezan.
Ebaluatu zure jarduera unitatean hemen.