Anterior

AURKEZPENA

Sekuentzia didaktiko honetan, ikasleak ikusmen urriko pertsonen ikuspegitik aztertuko ditu aisialdia emateko hainbat modu. Ikusmen-urritasunak zenbait jarduera baldintzatu bai, baina eragotzi ez dituela egiten ikusiko du.

Unitatea 4-6 saiotan egitekoa da; saio bakoitzean, aisialdia emateko moduei buruzko kontzeptu bat landuko da.

HELBURUAK

EDUKIAK

KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK
  • Irisgarritasuna zineman.
  • Irisgarritasuna museoan.
  • Bideojokoen erabilerraztasuna.
  • Sakelako telefonoen erabilerraztasuna.
  • Ikusmen urriko pertsonek animaliak identifikatzeko dituzten moduak.
  • Aisialdiko jardueretako irisgarritasun-arazoak konpontzeko irtenbideak bilatzea.
  • Aisialdiko jarduerak itsuen ikuspegitik egitea.
  • Ikusmen urriko pertsonek aisialdiko jardueretan dituzten beharrak ikustea eta aztertzea.
  • Ikusmen urriko pertsonek aisialdiko jardueretan dituzten zailtasunak aztertzea.
  • Ikusmen urriko pertsonen beharrak aintzat hartzea.
  • Itsuei sarrera trabatzen dieten arkitektura-oztopoak kritikoki aztertzea.
  • Ikusmen urriko pertsonen eskubideak babestea.
  • Ikusmen urriko pertsonekiko enpatiazko jarrera izatea.

METODOLOGIAREN AZALPENA

Sekuentzia didaktikoa gaikako hiru bloketan egituratuta dago:

  • ZINEMA ETA MUSEOA
  • INFORMATIKA-JOKOAK
  • ANIMALIAK

Sekuentzia didaktikoaren hasieran sarrera orokor bat egiten da: hausnarketarako galdera batzuk eta gaikako bloke bakoitzerako lotura agertzen dira. Ikasle bakoitzak komenigarri iruditzen zaion moduan landu dezake gaikako bloke bakoitza.

Unitatearen amaieran, gaikako hiru blokeak landu ondoren, ikasitakoa aplikatzeko jarduera bat proposatzen da, taldeka egiteko, bai eta autoebaluazioa egiteko galderak ere.

 

GAITASUNAK

Jardueren bidez ikasleek honako gaitasun hauek garatzea erraztu behar du irakasleak:
  • gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
  • zientzia-, teknologia-, eta osasun-kulturarako gaitasuna
  • hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
  • informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
  • giza- eta arte-kulturarako gaitasuna
  • ikasten ikasteko gaitasuna
  • norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

BALIABIDEAK

  BALIABIDEAK
  • 0. Sarrera
    • Hausnartu
    • Gehiago jakiteko: talde-lana
    • Autoebaluazioa
  • 1. Zinema eta museoa
    • Banakako jarduera (3)
    • Taldekako jarduera (2)
  • 2. Informatika-jokoak
    • Banakako jarduera (2)
    • Taldekako jarduera (3)
  • 3. Animaliak
    • Banakako jarduera (2)
    • Taldekako jarduera (1)

EBALUAZIOAREN AZALPENA

Prestakuntza-ebaluazioa egitea proposatzen da. Horretarako, oinarri izango dira ikerketa-lanen berrikusketa, elkarrekin egindako lanetan izandako parte-hartzearen jarraipena eta jardueretan lortutako emaitzen jarraipena.

Horretarako, zenbait ebaluazio-irizpide ematen ditugu, ikasleak jakin dezan zeren arabera ebaluatuko duten eta irakasleak erreferentzia bat izan dezan bere ebaluazio-lanerako.

Honako hauek dira ebaluazio-irizpideak:

Era berean, ikasleek eskuragarri dute autoebaluazio-galdeketa, euren ikasketen jabetze-maila eta taldekako jardueretan izandako betetze eta parte-hartze maila ebaluatzeko.

Horrez gain, ikasleak autoebaluaziorako galdetegi bat ere badu, zenbat ikasi duen eta taldeko lanetan nola jarduten duen eta zenbateraino parte hartzen duen ebaluatzeko.

Eskola 2.0Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
Gizer.net
Ampliar el textoReducir el textoImprimir