Siguiente

AISIALDIA EMATEKO MODUAK

#Aisialdia oso garrantzitsua da guztiontzat, norbera garatzen eta gizarteratzen laguntzen baitu. Itsuek ere badituzte aisialdia emateko moduak: kirola egiten dute, zinemara edota kontzertuetara joaten dira, bideo-jokoetan jokatzen dute... Baina uste duzu ikusmen urriko pertsonek aisialdian edozer egin dezaketela?

HAUSNARTU

Jarraian hainbat gai proposatuko dizkizugu, hausnar ditzazun eta ikaskideekin hitz egin dezazun.

GARAPENA

Unitate honetan, ikusmen urriko pertsonen ikuspegitik aztertuko ditugu aisialdirako hainbat modu. Ikusmen-urritasunak hainbat jarduera baldintzatu bai, baina eragotzi ez dituela egiten ikusiko dugu. Ikusmen urriko pertsonak hobeto ezagutzeko honako sail hauek aztertzea gomendatzen dizugu.

 

ATALAK

GEHIAGO JAKITEKO JARDUERAK

TALDE-LANA: Lauzpabost laguneko taldetan lan egitea proposatuko dizuegu, eta honako urrats hauei jarraituz 10-15 minutuko film labur bat egitea:

  • 1. Film laburra egiteko gaia proposatu, pertsonaiak sortu eta antzezlekuak irudikatu.
  • 2. Film laburraren gidoia idatzi.
  • 3. Interpretaziorako rolak banatu.
  • 4. Film laburra grabatu, irudi eta soinuarekin.
  • 5. Audio-deskribapena grabatu, film laburraren xehetasun guztiekin.
Amaitzen duzuenean, talde bakoitzak besteen aurrean aurkeztuko du, lehenik film laburraren audio-deskribapena eta, bigarrenik, irudia eta soinua duen grabazioa.
Igo bideoa hemen.

AUTOEBALUAZIOA

Ebaluatu zure jarduera hemen.

Eskola 2.0Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
Gizer.net
Ampliar el textoReducir el textoImprimir