Ebatzi problema hauek. Balio ez zaizun orri bat eta kalkulagailua erabil ditzakezu eragiketak egiteko.
Aukeratu galdera bakoitzaren erantzun zuzena. Horretarako, egin klik dagokion letran.
Zenbat zentimetro koadro zeta-paper behar ditut 10 cm eta 14 cm-ko ardatzak dituen kometa bat egiteko?
140 cm²
12 cm²
70 cm²
150 m-ko aldea duen lorategi karratu baten erdian 25 m-ko luzera duen igerileku karratua dago. Zein da lorategiaren azalera dekametro koadrotan adierazita?
22,5 dam²
21,875 dam²
231,25 dam²
Baso angeluzuzen bat 20 metro zabal eta 30 m luze da. Basoa perpendikularki gurutzatzen diren bi bidek zeharkatzen dute. Bi bideek metro bat eta erdiko zabalera dute. Zein da bideek gurutzatzen ez duten lorategiaren azalera?