Cerrar actividad

WEBQUEST

#

ANIMALIAK BABESTEA

Benetan al dakigu animalia-espezie batzuk desagertzeko zorian daudela? Nahi badugu animalia batzuk, hala nola, pandak, loroak, pinguinoak edo orkak bizirik jarraitzea eta ez desagertzea, horien eskubideak defendatu behar ditugu, eta erne ibili haiei kalterik ez eragiteko.

Planetan bertan, bizitza-ziklo berria kalte egiten ari da; izan ere, kutsadura atmosferikoa, besteak beste, gure flora, fauna eta baita gu ere kaltetzen ari delako.  

Guztion lana da jakitea zein diren desagertzeko zorian dauden espezieak, ahal dugun neurrian, haiek defendatzeko lan egiten duten erakundeei laguntzea, eta animalia horien kontrako ekintza kaltegarriak, legez kontrakoak eta kontrolik gabekoak salatzea. Borroka dezagun biosferaren aberastasunaren alde.


ARIKETAK

1) Lau pertsonako taldetan, desagertzeko zorian dagoen animalia-espezie bati buruzko ikerketa egingo duzue. Honi buruzko informazioa bilatuko duzue:

Gehienez, 8 diapositiba dituen PowerPoint aurkezpen batean bildu beharko duzue informazioa.

2) Gure inguruan hainbat irudi geometriko daude.  Bilatu inguruan poligonoen adibideak eta sailkatu, txantiloi honen taula erabiliz.

Egin klik hemen txantiloia deskargatzeko.

3) Ba al dakizu zer den tangrama? Txinako joko oso zaharra da tangrama, eta zazpi piezarekin irudi-siluetak sortu behar dira. Hainbat tamainatako 5 triangelu, 1 karratu eta 1 paralelogramo erronboidea.  

Hau da irudi baten adibidea:  



Jakingo al zenuke zure animalia babestua marrazten, Tangram bezalako poligono-puzzle bat erabiliz? Saiatu jolasaren fitxak bakarrik erabiliz. Fitxa horiek, eskuineko laukian dituzu.

4) Azkenik, matematika-problema bat proposatuko dizut, Tangram erabiliz sortutako irudi bati buruz.

Egin klik hemen ariketa deskargatzeko.


PROZESUA:

Zuen ikerketa egiteko, sartu ondoren agertzen den “baliabideak” ataleko esteketara.  Lanaren urrats bakoitza, ikasle-talde bakoitzak elkarlanean egingo duen PowerPoint-aurkezpen batean jaso beharko da.  Komeni da taldeko 4 kideen artean banatzea ikerketa-lanak.

BALIABIDEAK

http://www.animalesenextincion.info/
http://www.educared.net/concurso/141/index.htm
http://www.animales-en-extincion.info/
http://www.nationalgeographic.com.es/
https://colabora2.greenpeace.es/
http://es.wikipedia.org/wiki/Especie_en_peligro_de_extinci%C3%B3n
http://es.wikipedia.org/wiki/Lista_Roja_(zoolog%C3%ADa)

Legeak babestutako animaliak:

http://www.derecho.com/legislacion/boe/categorias/120/...animales.html
http://www.mascotas.com/secciones/mundo-animal.asp?contenido=33868

Animaliak babesteko elkarteak:

http://www.elrefugio.org/pagina.aspx?FrameWorkIdPagina=90
http://www.fapas.es/
http://www.nasdap.ejgv.euskadi.net/r50-6254/es/contenidos/informacion/pa_index/es_10858/pa_index.html

GAITASUNEN ARABERAKO EBALUAZIOA:

- Ebaluazio-irizpideak:
1. Informazioa bilatzea eta aukeratzea.
2. Laburtzeko gaitasuna.
3. Informazioaren tratamendu koherentea eta diziplinartekoa.
4. Problemak ebaztean, matematika aplikatzea.
5. Elkarlana.

WEBLOG

BALIABIDEAK

Web-orri honetan, blog bat erabiltzeko jarraibide zehatzak dituzu.

Eskola 2.0Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
Gizer.net
AyudaAmpliar el textoReducir el textoImprimir