Funtzioak, taulak eta grafikoak
Frogatu ikasi duzuna
AUTOEBALUAZIOA:
Aukeratu erantzun zuzena. Horretarako, egin klik dagokion letran..
Erakutsi galdera guztiak
<=
=>
Adierazi esaldi hauetatik zein den zuzena, puntu hauei dagokienez: A(0,4) B(-1,8) C(1,3) D(4,-1)
?
B eta D puntuek ordenatu bera dute.
?
A puntua, ordenatu ardatzaren gainean dago.
?
B puntua, A eta D puntuek osatzen duten segmentutik igarotzen da.
Zein da grafiko honen funtzioa?
?
Y = x² + 1
?
y = 2x + 2
?
y =4x + 1
Begiratu grafiko honi, eta adierazi esaldi hauetatik zein ez den zuzena.
?
Funtzio gorakorra da 2-4 heinean.
?
Funtzio beherakorra da 4-5 heinean.
?
untzio konstantea da 5-7 heinean
Begiratu ikerketa estatistiko batean lortutako datu hauei, eta, adierazi, esaldi hauetatik, zein ez den zuzena: 7 4 2 6 7 5 3 0 2 7 4 6
?
Moda 7 da
?
Maiztasunik handieneko datua 7 da
?
Batez besteko aritmetikoa 7 da
Begiratu erreferentzia sistema kartesiarrari eta adierazi esaldi hauetatik zein den zuzena:
?
Puntu gorriaren koordenatuak (3,2) dira.
?
Puntu urdinak eta berdeak ordenatu bera dute.
?
Puntu berdearen koordenatuak (1, -1) dira.
Madriletik Santanderrera doan trena hartu dugu. Taula honetan, ibilbidea eta bidaiaren iraupena ikusten dira. Esaldi hauetatik zein ez da zuzena?
?
Trenak 2 ordu behar izan zituen lehen 300 kilometroak egiteko.
?
Abiatu eta 2 ordura, trenak 30 minutuko geldialdia egin du.
?
Bidaiaren iraupena 4 ordukoa izan da.
Adierazi esaldi hauetatik zein ez den zuzena, taula honetako datuei dagokienez:
?
Datu kopuru osoa 20 da
?
6ren maiztasun erlatiboa 0,27 da
?
Maiztasun erlatiboen batura 1 da
Nola kalkulatzen da maiztasun erlatiboa?
?
Maiztasun absolutua, datu kopuru osoaz biderkatuz
?
Maiztasun absolutua, datu kopuru osoaz zatituz
?
Maiztasun absolutua, modaz biderkatuz
Nola kalkulatzen da batez besteko aritmetikoa?
?
Datu bakoitza haren maiztasun absolutuaz biderkatzen da, emaitzak batu eta datu kopuruaz biderkatzen da.
?
Datu bakoitza haren maiztasun absolutuaz biderkatzen da, emaitzak batu eta datu kopuruaz zatitzen da.
?
Datu bakoitza haren maiztasun absolutuaz biderkatzen da, emaitzak batu eta datu kopuruaz zatitzen da.
10. Adierazi esaldi hauetatik zein ez den zuzena, taula honetako datuei dagokienez:
?
Datu estatistikoen moda 5 da
?
Behaketa estatistikoan lortutako datu kopuru osoa 15 da
?
Datuen taulako batez besteko aritmetikoa 3,5 da
OK