AnteriorSiguiente

IKASI!

FUNTZIO LINEALA y = mx + n motakoa da, non m zuzenaren malda baita, abzisa-ardatzarekiko, eta, n, jatorriko ordenatua edo zuzenak, ordenatu-ardatza ebakitzen duen puntua.

n = 0 bada,

Funtzioa jatorriko puntutik (0, 0) igaroko da.

n ≠ 0 bada,

Funtzioa(0, n) puntutik igaroko da.

m > 0 bada,

Funtzioa gorakorra izango da.

m > 0 bada,

Funtzioa beherakorra izango da.

m= 0 bada,

Funtzioa beherakorra izango da.

FUNTZIO BATEN GRAFIKA AZTERTZEA: Funtzio baten propietateei, haren aldaketei eta puntuei buruzko informazioa ematen digu..

JARDUERAK EGIN:

5. Banaka egiteko jarduera: Berrikus ditzagun funtzio linealak eta haien ezaugarriak ariketa honekin.

Egin klik, hemen, ariketa deskargatzeko.   

6. Banaka egiteko jarduera: Baliabide honetan, malda eta jatorriko ordenatua aldatzen baditugu, funtzio lineal baten zuzena ere aldatuko dela ikusiko dugu.

Egin klik ,hemen, baliabidera sartzeko.

Bete falta diren hutsuneak, funtzioen malda (m), jatorri-ordenatua (n) eta inklinazioa (gorakorra ala beherakorra) nolakoak diren adieraziz.

Egin klik, hemen, ariketa deskargatzeko.

7. Banaka egiteko jarduera:Dagoeneko badakigu nola idazten den funtzio bat haren zuzenaren edo puntuen bidez; beraz, ebatzi ariketa hau, zuzen bakoitzari dagokion funtzioa idatziz. Horretarako, begiratu ongi zuzena igarotzen den puntuak.

Egin klik, hemen, ariketa deskargatzeko.   

8. Banaka egiteko jarduera: Orain, bete taula baten balioak, eta idatzi eta marraztu haren funtzioa, bi aldagai erabiliz. Horretarako, lortu enuntziatuaren datuak eta erabili GEOGEBRA.

Egin klik, hemen, ariketa deskargatzeko, eta bukatzen duzunean, gogoratu ariketa inprimatu edo gorde eta irakasleari eman behar diozula, zuzen dezan.

9. Banaka egiteko jarduera: Hiru puntutatik abiatuz, adierazi puntu horiek dituen zuzenaren funtzioa, balioen taula eta zuzenaren adierazpen grafikoa, koordenatu-ardatzean.

Egin klik, hemen, ariketa deskargatzeko, eta bukatzen duzunean, gogoratu ariketa inprimatu edo gorde eta irakasleari eman behar diozula, zuzen dezan.

10. Banaka egiteko jarduera: Berrikusi funtzio linealen kontzeptuak, ariketa honetako esaldiak egia ala gezurra diren adieraziz.

Egin klik, hemen, ariketa deskargatzeko.

Eskola 2.0Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
Gizer.net
AyudaAmpliar el textoReducir el textoImprimir