ePrevencion
Laburpena

Elenak zapatila berriak behar ditu. Amarekin doa erosketak egitera eta zapatila-pare batzuk probatzen ditu, baina gustatzen zaizkionak markakoak dira. Amak ezin dituztela horren zapatila garestiak erosi eta merkeagoak aukeratu beste biderik ez dagoela esaten dio. Oraindik gogoratzen du une hura eta ez du batere gustuko.

 

desarrollo

video
1

Ipuina entzun aurretik, prendetan jokatuko dute. Lasai egon... neska-mutilentzako bertsio egokia da! Pertsona bakoitzak bere jantzitegira joan beharko du irudimenaz baliatuz; bere jantzien zerrenda egin beharko du: zapatak, galtzerdiak eta barruko arropa. Dena orri batean idatziko du. Gogora ezazu isilpeko informazioa dela. Esaiezu, gogoratuz gero, jantzien kolorea eta marka adierazteko. Ez dezatela deus ere ahaztu.

Zerrenda egiten bukatzen dutenean, eskaiezu ezaba dezatela zerrendatik gustatzen ez zaien guztia; ondoren, eska iezaiezu erosteko aukerarik izanez gero jantzitegian zer edukiko luketen adierazteko. Jantzi horien moda, kolorea eta marka zehaztu beharko dituzte.

Elkarri adierazi informazio hori, zergatiak galdetuz


2

Ikusi “¿Adedos?” istorioa


3

Ikasleek Elenaren eta amaren jokabideei buruzko iritzia adierazi beharko dute. Galdetu ipuinean gertatzen denaren antzeko egoerarik gertatu ote zaien.