Laburpena
Auzokoen kexak direla-eta, udaltzainek Lidaren lagunak biltzen diren lokala ixteko erabakia hartzen dute. Lurralderik gabe geratu ondoren, parkean biltzen ahalegintzen dira, baina handik ere botatzen dituzte. Bidegabekeria bat dela iruditzen zaie. Haientzako gune bat eduki nahi dute, besterik ez. Ahalegina egiten dute Interneten sartzen, eta haien arazoaren berri ematen dute udalaren web orrian. Harritzekoa iruditzen bazaie ere, alkateak berehala erantzuten die, eta gonbidapena egiten die haiekin hitz egiteko, zer behar duten jakite aldera.
Saioaren Garapena
 |
 |
Jarduerari hasiera emateko, adierazi zeinen garrantzitsua den gure instituzio eta organismo ofizialekin parte hartzeko eta harremanetan egoteko bideak ezagutzea.
- Ikusi “¿Non ibiliko gara?” animazioa
|
 |
Gure organismo eta instituzio publikoekin parte hartzeko eta harremanetan egoteko kanalei buruz duzuen ezagutza aztertu.
- Animazioa ikusi ostean, hasi elkarrizketan taldeka, ondorengo galderak eta komentarioak erabiliz aitzakia gisa:
Zer iruditzen zaizue istorioa? Inoiz bururatu al zaizue udalarekin harremanetan jartzea? Zergatik bururatu zaizue edo zergatik ez zaizue bururatu? Ba al dakizue zein programa bultzatzen duen zuen udalak, zuen adineko jendeari zuzenduta? Zein aukera duzue zuen lagunekin biltzeko gune bati buruz hausnartzerakoan? Galdera horiek lagungarriak izango dira elkarrizketa pizteko.
Taldeka eztabaidan eta lanean denboratxo bat igaro ostean, iruditzen bazaizu elkarrizketa itzaltzen ari dela, berriz ere piztu dezakezu, komentario hau planteatuz:
Ingalaterrako Mansfield hiriko hainbat lekutan, gazteen aknea nabarmenago azaltzen duten arrosa koloreko argi fluoreszenteak jarri dituzte, era horretan, gazteak kale horietan bildu ez daitezen eta edan ez dezaten. Era berean, Ingalaterrako beste leku batzuetan Eltxoa jartzea erabaki dute, gazteak toki jakin batzuetatik botatzeko; Eltxoa gailu berezi bat da, 25 urtetik gorako pertsonek ezin entzun dezaketen soinu sumingarri bat ateratzen baitu” http://www.lavanguardia.es/gente-y-tv/noticias/20090403/53673101309/el-acne-frena-el-botellon-inglaterra.html. Azter ezazu taldearekin ea zer iruditzen zaizkien tankera horretako erabakiak, eta egiezu gonbitea Euskal Herrian, hain zuzen ere, Portugaleten (http://www.portugalete.org/mapa_lonjas/lonjas.swf) izan den esperientzia berezia ezagutu dezaten, esperientzia hori izan baitzen “Non ibiliko gara?” istorioaren gidoia prestatzeko iturria.
- Bateratu itzazue taldeka ateratako ondorioak.
|
|
|