ePrevencion
actividad1

Labur-labur, arazoak eta liskarrak konpontzea zertan oinarritzen den azaltzea

Irakasleek http://www.habilidadesparalavida.net/eu/solucion_de_problemas_y_conflictos.html webguneko ildoak eta informazioa erabiliko dituzte, azalpenak aberasteko.

Trebetasuna lantzen

1

Taldeari eskatu zerrenda bat egin dezala inoiz harremanik izan nahiko ez lukeen herrialdeekin edo pertsonataldeekin. Aukeratu bat eta aurkitu zein den, ustez haiekin daukaten arazoa edo liskarra.

Zelan lortuko zuen haiekin asertiboak eta enpatikoak izatea harremanak izateko aukera izanez gero? Zelan konpondu ahal izango lukete liskarraren arrazoia? Zein motatako adostasuna izango lukete, eskubideak, giza eskubide izan daitezen, gizaki guztientzat izan behar dutela ulertuta? Aztertu ezazue taldeka ea erantzunek beste pertsona, kultura edo herrialde hauekin dituzten harremanak hobetzeko balio duten, ala, aurreiritziak indartzeko diren.


2

Bateratu itzazue ondorio nagusiak.

 

actividad2

Laburpena

Bikiek bere izena eta beste neska batena idatzita dituen bihotza ikusi dute Patriciaren agendan marraztuta. “Aurkikuntza” hau bere sexu-orientazioari lotutako erasoen hasiera da. Bikiek uste dute euren moduko jende arruntarentzat bakarrik dagoela lekua han, eta ez Patriciaren moduko arraroentzat. Azken hau, ordea, hondoa jotzeko zorian dago. Institutuko zuzendariak batzarra deitu du istorio honetako protagonistak eta euren familiak biltzeko. Egoera eta berau konpontzeko hainbat modu aztertuko dituzte batzarrean.

Saioaren Garapena

video
1

Jarduerari hasiera emateko, adierazi zeinen garrantzitsua den pertsona guztiak errespetatzea, edozein dela ere euren sexua edo joera sexuala.

  • Ikusi “Bihotz Urratua” animazioa

2

.Baloratu zergatik baztertzen diren pertsona homosexualak.

  • Animazioa ikusi ostean, hasi elkarrizketan taldeka, ondorengo galderak eta komentarioak erabiliz aitzakia gisa:

Valentziako Erkidegoan inkesta bat egin zuten nerabeek homosexualitatearekiko zenbaterainoko mespretxua zuten jakiteko. Galdera honen erantzuna aztertzea izan zen gakoetako bat: “Zeure sexu bereko beste pertsona batek erakartzen zaituela igarriko bazenu, onartuko zenuke zeure burua?” Egin galdera hori taldeari, elkarrizketa interesgarria sortu baitaiteke. Zergatik uste duzu homosexualitatea arazoa dela zenbat pertsonarentzat? Zein eragin dauka nire bizitzan beste pertsona batzuen orientazio sexuala nirearen desberdina izateak? Zer da gatazkatsuagoa: lesbiana edo gay den pertsona bat gaizki sentiaraztea edo hari eraso egitea?

Taldeka eztabaidan eta lanean denboratxo bat igaro ostean, iruditzen bazaizu elkarrizketa itzaltzen ari dela, berriz ere piztu dezakezu, komentario hau planteatuz:

 “Bihotz urratua”-n kontatzen den egoera askotan agertu da prentsan. Ariketa pedagogiko legez, irakasleek, zuzendaritza taldeetako kideek eta ikasleek aztertu egin ditzakete egoera honi zein konponbide eman dakion, gertatu den lekuetan. Bestalde, zinema baliabide egokiz beteta egoten da beti. Oraingoan komedia ingeles bat erabiltzea gomendatzen dizugu: Julian Jarrolden “Kinky Boots”, hain zuzen ere (“Gogor Zapaltzen” esan nahi du itzulita http://www.labutaca.net/films/38/pisandofuerte.htm).

  • Bateratu itzazue taldeka ateratako ondorioak.