Ikasleek zenbaki arrunten arteko zatiketari buruz dituzten ezagutzak berrikusiko dituzte, eta, ondoren, gaia zehatzago landuko dute.
Zatiketa-problemak ebatziko dituzte.
Zenbait zenbakiren zatitzaileak aurkitzen ikasiko dute.
Problemak ebaztea izango da lanaren ardatza.
Azken saioan, lau oinarrizko eragiketak landuko dira berriz: batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa. Eragiketa konbinatuak egingo dira, eta zenbaki arrunten gaia eta eragiketak ebaluatuko dira.
Fran Cantó eta Vimartic taldea
Ikasgela
Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Ertaina
Iraupena:
Saio bakoitza 50 minutu ingurukoa izango da.
Zenbaki arruntak landuko ditugu, testuinguru-azalpen baten bitartez. Azalpen hori gauzatzeko, berriz, jarduerak, problemak eta rol-jokoko jarduera interaktibo bat egingo dira.
Hasteko, ikasleek dakitena berrikusiko dugu.
Zenbaki arrunten eta haiekiko eragiketen laburpena egingo dugu.
Lehen Hezkuntza
Hirugarren Zikloa
Matematika
Gogoeta egingo dugu gure ingurunean eskuarki erabiltzen ditugun zenbaki arrunten arteko zatiketari buruz. Zatiketa barnean hartzen duten eguneroko bizitzako problemak ebatziko ditugu, eta, ondoren, zenbaki arruntak oro har berrikusiko ditugu.
Eragiketa konbinatuak ere landuko ditugu.
Laburpena, kontrol klasiko baten bidez, edo jarduera interaktiboaren bidez.
• Gaia talde handian aurkeztea.
• Binakako jarduera interaktiboa.
Hasteko, gaia berrikustea proposatzen dizugu, eta, horretarako, egoera problematiko bat baliatzea: Bizirik irautea.
Aldez aurretiko ezagutzak finkatutakoan, sakondu gaiari dagozkion elementuetan eta kontzeptuetan, zure esku jarri ditugun jarduera eta problemen bidez.
Amaitzeko, egizu zenbaki arruntekiko eragiketen laburpena, eragiketa konbinatuak landuz.
Gaia aurkezteko, ikasleek landuko den gaiari buruz dituzten aurretiko ezagutzak finkatuko dira; hain zuzen ere, honako gai honi buruzko aurretiko ezagutzak finkatuko dira: zenbaki arruntak eta zatiketa.
1. saioa: Zatiketaren elementuak eta horren algoritmoa. Egoera problematikoak ebaztea. Zenbakien zatitzaileak nola lortzen diren azaltzea. Zenbaki arrunt sinpleen zatiketaren inguruko kalkulu mentalean trebatzea (50 min).
2. saioa: Jarduera interaktiboa.
Egoera problematikoak ebaztea, eta zatiketaren bitartez zer motatako egoerak ebazten ditugun aztertzea (50 min).
3. saioa: Gaia berrikustea. Eragiketa konbinatuak.
Batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa barnean hartzen dituzten jarduerak eta problemak egitea, zenbaki arruntak berrikusteko (50 min).
Etengabeko ebaluazioa, eguneroko problemak eta ariketak kontuan hartuta. Era berean, banakako ebaluaziorako jarraibideak emango dizkizugu. Horrez gain, material osagarri gisa, kontrol klasiko bat planteatuko dizugu; kontrol hori jorratutako eragiketa guztiak lantzeko ariketa eta problemen bitartez egingo da.
Problemak eta jarduerak paperean edo era interaktiboan erabil ditzakezu, zatiketa-sortzaile batekin.
Komenigarria da ikasleen lana etengabe berrikustea eta kontzeptuak bereganatu dituztela egiaztatzea, baita arazo gehien sortzen dizkieten gauzetan laguntzea ere.
Baliabideen artean, zatiketa-sortzaileak aurkituko dituzu; zatiketetan trebatzeko ariketa interaktibo bat osatzen dute. Ariketa horiek egin eta gero, zatiketa kateatuen erronka batean parte hartzea izango da hurrengo urratsa.
Bestalde, material ugari biltzen duen baliabide sorta interesgarria duzu zure ikasleen esku jartzeko.
Kalk erabiliz, formulak sortzeari buruzko tutorialtxoari esker, errazago ebaluatuko duzu kuantitatiboki ikasleen lana.