Proposamen didaktiko honetan, ikasleek hainbat komunikabidetan argitaratutako grafiko estatistikoak identifikatu, bilatu eta interpretatuko dituzte (barra-, lerro- eta sektore-diagramak); gainera, galdeketa bat eginez eta klimaren datuak jasoz, ikasleek beren grafikoak sortuko dituzte.
Ricard Baillés Isart eta Vimartic Taldea
Banaka
Talde txikian
Talde handian
Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Arbel digitaldun ikasgela
Ertaina
Iraupena:
Saio bakoitza ordu batekoa da.
1. saioa: Zenbait estatistika-grafiko aztertzea.
2. saioa: Galdeketa bat egin eta informazioa jasotzea.
3. saioa: Barra- eta sektore-grafikoak egitea.
4. saioa: Klimagrama bat sortzea.
Ikasleek grafikoak egiten eta horietatik informazioa lortzen ikasiko dute.
Lehen Hezkuntza
Hirugarren Zikloa
Matematika
Proposamen honetan estatistika-grafikoekin egingo dugu lan. Ez da gauza bera datu-zerrenda bat izatea edo haiek grafikoki antolatzea; zenbait komunikabidetan argitaratutako grafikoak aztertu eta geureak sortuko ditugu.
• Ordenagailua
• Arbel digitala
• Inprimagailua (aukerakoa)
Writer, Calc, Impress, Draw eta Base dituen OpenOffice.org nola instalatu erakusten duen urratsez urratseko azalpena.
Bideo-tutoriala: Calc erabiliz, kalkulu-orri bat nola sortu.
Bideo-tutoriala: nola erabili formulak Calc-en sortzeko morroia.
Grafiko estatistikoak sortzea Calc erabiliz.
Ikasleekin 4 saio egingo ditugu eta grafikoak egin eta interpretatzeko funtsezkoak diren kontzeptuak landuko ditugu.
Saio horien amaieran, grafikoak identifikatzen, sailkatzen eta interpretatzen jakiteaz gain, galdeketa baten bidez edo informazio-iturriren bat erabiliz lortutako datuen bidez, informazioa adierazteko grafikorik egokiena zein den erabaki eta sortzen ere jakingo dute.
Saio horietan, arbelean talde handian lan egingo dugu, baita banaka eta talde txikitan banatuta ere.
Irakasleak zenbait estatistika-grafiko aztertzen lagunduko die ikasleei arbela erabiliz. Ondoren, galdeketa bat egin eta emaitzak grafikoetara pasako dituzte. Azkenik, klimograma bat egingo dute. Ikasleek talde txikitan eta banaka edo binaka egingo dute lan ordenagailuen ikasgelan.
Proposatzen dizugu proposamenean aurrera egin ahala, ikasleek egindako lan guztien datuak jasotzea.
Nola sortu barra-grafiko bat Calc erabiliz.
Nola sortu grafiko jarraitu bat Calc erabiliz.
Nola sortu lerro- eta barra-grafiko bat Calc erabiliz.
Nola sortu sektore-grafiko bat Calc erabiliz.
Writer, Calc, Impress, Draw eta Base dituen OpenOffice.org nola instalatu erakusten duen urratsez urratseko azalpena.
Bideo-tutoriala: Calc erabiliz, kalkulu-orri bat nola sortu.
Bideo-tutoriala: nola erabili formulak Calc-en sortzeko morroia.
Grafiko estatistikoak sortzea Calc erabiliz.
Material osagarria