- Gaiaren sarrera: Estatistika I
- Datuak antolatzen aurkezpena talde handian ikustea.
- Informazioa adieraztea jarduera elkarreragilea erabiltzea.
- Egunkariek eta beste komunikabide batzuek argitaratutako grafikoak aztertzea.
Lehen hamabost minutuak "Datuak antolatzen" aurkezpena ikusteko erabiltzea proposatzen dizugu, grafikoa eta informazioa adierazteko modua ulertzeko sarrera gisa.
Ondoren, "Informazioa adieraztea" jarduera elkarreragilea erabili, zenbait agindu eman ostean, ikasleak gai izan daitezen datuak antolatzeko.
Azkenik, bilatu grafikoak egunkarietan, aldizkarietan edo Interneten (baliabideen artean zenbait lotura interesgarri dituzu) eta bilatu grafiko bidez erantzun daitezkeen galderak, ikasleei egiteko: Zer herrialdetan gastatzen dute pertsonako diru gutxien argiteria publikoan?, Zein dira ebaluaziorako erabilitako datak?, planetako zer gunetan izaten dira intentsitate handieneko lurrikarak?, etab.
Amaitzeko, ikasleek grafikoak web-orrietan bilatuko dituzte (hobe Baliabideak atalean gomendatutako guneak erabiltzea), beren kideei idatziz galdera egin eta erantzunak trukatuko dituzte. Galdera onenak aukeratu eta talde osoak erantzutea proposa dezakezu.