Ikasleek, objektuen bidez, edukiera eta masa neurtzeko unitateak ezagutuko dituzte.
Eguneroko objektuen inguruko estimazioak eta neurketak egingo dituzte.
Emaitzak jasotzeko taula bat sortuko dute eta jarduera elkarreragileak egingo dituzte.
Gaiaren testuingurua ikaslearen inguruan dauden objektu neurgarri solidoak zein likidoak ikusiz aurkeztuko dugu.
Fran Cantó eta Vimartic taldea
Talde handia
Ikasgela
Ordenagailuen ikasgela (1x1 / 1x2)
Txikia
Iraupena:
1. saioa: Ikasleek gaiaren inguruan dituzten aurretiko ezagutzak berreskuratuko ditugu ondoren gaia lantzen hasteko: masa eta haren unitateak. Ikasgelan eskura ditugun objektuen masaren inguruko estimazioak egitea. Neurri-unitateen gaineko azalpenak ematea arbel digitaleko aurkezpenaren bidez. Baskula bat erabiltzea gure inguruko objektuen masa neurtzeko. Neurri-unitateetarako taula bat egitea lehen lortutako emaitzekin (1 ordu).
2. saioa: masa-neurketak azoka birtualean. Jarduerak, bihurketak eta problemak ebaztea txostentxo batean (1 ordu).
3. saioa: Ikasleek gaiaren inguruan dituzten aurretiko ezagutzak berreskuratuko ditugu ondoren gaia lantzen hasteko: edukiera eta haren unitateak. Ikasgelan eskura ditugun edo etxetik ekarritako objektuen edukieraren inguruko estimazioak egitea. Neurri-unitateen gaineko azalpenak ematea arbel digitaleko aurkezpenaren bidez. Estimazioak egiaztatzea ontzi graduatuekin (1 ordu).
4. saioa: zuku exotikoak egiteko modu birtuala. Bateratze-lana, eta aurretik lortutako emaitzekin taula bat, egitea. Problemak eta bihurketak egitea txostentxo batean (1 ordu).
5. saioa: hainbat ariketa ebaztea, txostentxoan ezarri eta landutako helburuak egiaztatu eta ebaluatzeko. "Ikasgela bakoitzarentzat askari bat" jarduerarekin konbina daiteke. Ikasle bakoitzak hainbat produktu erostea azoka birtualean (1 ordu).
6. saioa; saio osagarria: euri-neurgailu bat sortzea. Jarduera honek ingurunearen ezagueran sakontzeko garrantzi handiko kontzeptu matematikoak lantzeko balio du.
Edukiera- eta masa-neurriak testuinguru-azalpen baten bidez landuko ditugu eta praktikan jarriko ditugu neurketa batzuen bidez: lehenik, inguruko objektuen eta eskura ditugun likidoen estimazioak ohikoak ez diren objektuekin egingo ditugu (edalontzia, pitxerra) eta ondoren, ohiko objektuak erabiliko ditugu (baskula, ontzi graduatuak). Inguruko objektuekin hasiko gara eta neurtzen zailagoak diren objektuekin amaituko dugu. Erosketak egingo dituzte azoka elkarreragile birtual batean, edo, irakasleak hala nahi badu, erosketa horiek ikasgelako objektuen bidez egin daitezke. Euri-neurgailu bat sortuko dugu bizi garen inguruneko euri-kantitatea neurtzeko, eta ondoren, emaitzak konparatzeko taula bat sortuko dugu. Jarduera hori non egin, ikasgelan edo etxean, irakasleak erabakiko du. Neurrien problemak ebatzi eta bihurketak egingo dituzte (kilogramo, gramo, litro eta zentilitro). Oso komenigarria da ikasleen lana etengabe berrikustea eta azaldutako kontzeptuak bereganatzen ari direla egiaztatzea.
Lehen Hezkuntza
Hirugarren Zikloa
Bosgarrena
Matematika
Gure inguruan ditugun objektuak eta likidoak neur ditzakegula ikusiko dugu. Erabiltzen diren neurketa-unitateak zein diren ikasiko dugu. Hainbat objektu eta likidoren estimazioak eta neurketak ikertu eta egingo ditugu. Halaber, azoka birtual batean erosketak egingo ditugu eta zuku exotiko erakargarriak sortuko ditugu.
- Inguruko hainbat objektu neurgarri aukeratzen hastea.
- Edukiera eta masa: unitateen sailkapena eta taula.
- Azoka birtual batean parte hartzea.
- Zuku exotikoak egitea ingurune birtual batean.
- Euri-neurgailu bat sortzea.
- Sintesi-jarduerak.
Gaia talde handian aurkeztea. Gaia talde txikitan edo bikoteka lantzea. Sintesia banakako jarduera interaktiboekin.
Gaia lantzen hasteko, ikasleek behaketa eta aurkikuntza landuko dute irakasleak gidatuta. Unitatearen oinarrizko kontzeptuak azalduko dira.
Ondoren, objektuak hartuko dira jardueran aurrera egin ahala haien edukiera eta masa neurtzeko. Halaber, ezagutza horiek eguneroko bizitzan aplikatzeak duen garrantzia azpimarratuko da azoka birtualean erosketa batzuk eginez.
Azkenik, azken sintesi-saioa eta banakako jolasa egingo dira jarduera interaktiboekin, ikaskuntza indartzeko oso baliagarriak baitira.
Jarduera interaktiboak problema modura eta haiek paperean biltzen dituen formularioa.
Baliabide orokorrak