Azoka birtualaren jarduera egiteko ikasleak bikoteka banatzea gomendatzen dizugu (edo banaka, eskura duzuen ordenagailu-kopuruaren arabera). Jardueraren iraupena, gutxi gorabehera, 30 minutukoa izango da.
Sobera egon litezkeen minutuak, masa-unitateen eta bihurketen problemak ebazteko erabil daitezke (30 minutu).
Aurreko saioko alde garrantzitsuenak berrikustea gomendatzen dizugu, gramoaren eta haren multiplo eta azpimultiploen sailkapena eta azalpena emanez. Aurreko saioko aurkezpenak erabil ditzakezu.
Jarraian, aurkeztu errezeta bat prestatzeko aukera emango digun Sukaldariak gara jarduera.
Horretarako, elikagaiak behar ditugunez, azoka birtualera joango gara erostera. Han, erosketa-zerrendan jasotako produktu guztiak aurkituko dituzu.
Jarduerari amaiera emateko, unitate erabilienei eta erosketan gastatutako diruari buruzko bateratze-lana egin dezakezu, bai eta eginiko lanaren inguruan hausnartuz sor daitezkeen beste elementu batzuei buruzkoa ere.
Amaitzeko, txosteneko hainbat ariketa eta problema egin ditzakezue, modu interaktiboan edo inprimatutako txostenean.
Azoka birtualean erosketa batzuk eginez landuko dugu gaia. Elikagai batzuk erosiko ditugu errezeta bat egiteko. Hala, hainbat masa eta kopuru landuko ditugu.
Txostena problemen eta bihurketen emaitzekin.
Problemak eta bihurketak arbel digitalaren laguntzaz ebaztea edo banakako berrikuspena txosteneko zuzenketa eta jarraipenarekin.