Edukiera- eta masa-neurriak

3. Edukiera-unitateak

Talde handia

Arbel digitaldun ikasgela

Laborategia

1 ordu

Gure inguruan aurki ditzakegun edukiera-unitateak gogoratu eta berriak ezagutuko ditugu. Unitate horiek hartutako objektuen arabera ere bereiziko ditugu.
Estimazioekin jolas egingo dugu, lehenik, irudien bidez eta, ondoren, laborategiko likidoekin.
Zientzialari gisa jardungo dugu eta likido horiek ontzi graduatuetan neurtuko ditugu haien bolumena zein den eta gure kalkuluak zuzenak izan diren jakiteko.
Datu guztiak jasoko ditugu emaitzak konparatzeko. 
 

       
  • Edukiera-unitatea (litroarekin) eta haren multiplo eta azpimultiploak ezagutuko ditugu.
    • Litroa (l)
    • Dekalitroa (dal)
    • Hektolitroa (hl)
    • Kilolitroa (kl)
    • Dezilitroa (dl)
    • Zentilitroa (cl)
    • Mililitroa (ml)
  • Hainbat estimazio egitea, neurtu nahi den likidoaren arabera ontzi desberdinak erabiliz.
  • Neurtzeko erabili ohi ez diren gure inguruko hainbat ontzirekin (edalontzi, pitxer, poto...) estimazioak egitea.
  • Likidoak ontzi graduatuen bidez neurtzea eta datuak jasotzeko taula sortzea.

 

Irudiak edukierak
Talde-fitxa
Edukiera jasotzeko taula
Edukiera-unitateen laburdura
Parekatu unitate bakoitza bere laburdurarekin.
Ordenatu edukiera-unitateak
Ordenatu edukiera-unitateak.
Bolumena ala edukiera?
Ontziak

- Arbel digitala

- Ontzi ez graduatuak (edalontziak, pitxerrak, potoak...)
- Ontzi graduatuak

Edukiera-unitatea (litroa) talde handian aurkeztuko da (20 minutu inguru).
Ondoren, estimazioak talde txikian egingo dira (40 minutu inguru).
 

Gaiari ekitea proposatzen dizugu irudi batzuk dituen aurkezpenaren bidez. Ikasleek ezagutzen dituzten neurketa-unitateen inguruan hitz egingo dute aurretiko ideiak azalaraziz.

Jarraian, erakutsi edukiera-unitateari eta haren multiplo eta azpimultiploei buruzko diapositibak.

Azaldu zein diren ontzi mota desberdinak (graduatuak zein ez graduatuak) eta haien erabilera. Egin edukiera- eta bolumen-neurrien arteko desberdintasunari buruzko hausnarketa: Bolumena edo edukiera?

Erabili Ontziak jarduera interaktiboa, ondoren, ikasgelan edo laborategian, inguruko likido errealen estimazioekin lanketa egiteko. Lehenik, graduatu gabeko ontziak erabiliko ditugu eta, ondoren, bolumena zehazten lagunduko diguten ontzi graduatuak.
Arbelaren laguntzaz, ikasleen ekarpenak idatzi eta lehen sailkapen bat egiteko aukera duzu.
Amaitzeko, ikasleek arbelean idatzitako datu guztiak taula batera pasatzea gomendatzen dizugu, hala, litroaren multiploak eta azpimultiploak lantzen has baitaitezke.

 

Gaiaren atal honetan, ikasleek behaketa eta aurkikuntza landuko dute irakasleak gidatuta. Litroaren multiplo eta azpimultiploen kontzeptuak azalduko zaizkie ikasleei.
Ondoren, objektuak hartuko dira jardueran aurrera egin ahala haien edukiera neurtzeko. 
 

  • Sortutako datu-taulak
  • Problema sorta

Multiplo eta azpimultiplo guztiak identifikatu dituztela egiaztatzeko, arbelaren laguntzarekin, proposatu unitate-bihurketaren bat edo erabili txosteneko problemak.
Ikasleen erantzunak jasotzen badituzu, haiek berrikus ditzakezu eta, hurrengo saioan, zailenak zaizkien aldeak indar ditzakezu.
 

Hala baderitzozu, eta urteko sasoiaren arabera, indartzeko jarduera gisa, euri-neurgailu bat edo batzuk sor ditzakezu eta gure inguruko prezipitazioen datuak jasotzeko taula bat sortu. Horretarako, berariazko saio bat sortu dugu.
 

Euri-neurgailu bat sortzea

Material osagarria

  • Euri-neurgailu bat sortzeko animazioa.
  • Diapositiba-aurkezpenaren tutorialak:
    • Aurkezpen bat bistaratzea
    • Diapositibak aurkezpen batetik bestera pasatzea
    • Diseinuak irudi eta trantsizioekin