Edukiera- eta masa-neurriak

6. Saio osagarria: Euri-neurgailua

Talde handia

Arbel digitaldun ikasgela
Jolastokia

1 ordu

Euria jaso eta neurtzeko plubiometro edo euri-neurgailu bat egingo dugu.
Meteorologoak izatera jolastuko gara. Hainbat materialekin, gure euri-neurgailua modu erraz eta dibertigarrian sortuko dugu.
Hala, gure inguruko prezipitazioak jaso eta zenbat euri egin duen jakingo dugu.
Gainera, datuak biltzeko taula bat osatuko dugu norberaren emaitzak konparatzeko.
 

- Eraiki dezagun ontzia: euri-neurgailua.
- Datuak jasotzeko taula sortzea.

Talde-fitxa
Datuak jasotzeko taula. Prezipitazioak

- Arbel digitala

Euri-neurgailua:
- Litro eta erdiko plastikozko botila
- Inbutua
- Zinta itsasgarria
- Guraizeak

 Baliabideak

  • Talde-fitxa
  • Datuak jasotzeko taula
Euri-neurgailu bat sortzea

Indartzeko material osagarria: Euri-neurgailua eraikitzeko azalpen-orria.
 

Jarduera talde handian aurkeztea (20 minutu inguru).
Talde txikian eraikiko dugu (40 minutu inguru).
 

Euriaren inguruko sarreratxo bat egitea proposatzen dizugu, tanta forma duen ur-prezipitazioa dela adieraziz. Tanta horien diametroa 0,5 mm-koa baino handiagoa denean, lurrera erortzen dira grabitate-indarraren ondorioz. Leku batean erortzen den euri-kopurua plubiometroekin neurtzen da. Neurketa milimetrotan adierazten da eta 1m2-ko azalera horizontal eta iragazgaitz batean metatzen den uraren baliokidea da.
Erakutsi estazio meteorologikoetan dauden plubiometro mota desberdinak, bai eta etxean egin daitezkeenak ere.
Ikasgelan euri-neurgailua nola egin erakusten jarrai dezakezu (tutorialtxoa argazkiz argazki).
Halaber, azaldu zertarako erabiliko dugun, zenbat denboraz izango dugun eta datuak nola jasoko ditugun taulan. 
  

Ingurunea zuzenean behatuz, likidoen edukiera-unitateetan sakonduko dugu euri-neurgailua egin eta erabiltzen dugunean. 
 

Sortutako datu-taulak.

Ikasle guztien prezipitazioak jasotzen badituzu, eremutan banatutako taula sor dezakezu eta horri buruz hitz egin.
 

Ikasleen neurketen artean desberdintasun txikiak egongo direnez, zonalde jakin batzuen kasuan izan ezik, balio handia dute datuen jarduera matematikoak zein ingurunea zehatz behatzeak.
 

Meteorologia-tresnak

Material osagarria

  • Impress-i buruzko tutoriala: aurkezpen bat sortzea
  • Lotura: Meteorologia-tresnak