IRAKASLEAREN IRUZKINA:
Jarduera honetan ikasleek izan dezaketen aurre-kontzeptu bat azaleratu nahi da. Baliteke bolumena eta dimentsio handiren bat nahastea, eta hala hazka-gailuak botilak baino bolumen handiagoa duela esatea, alanbrezko ziri luze horiek dituelako, edo kutxatilak, dezente ”zabalagoa” delako, botila denean bolumen handienekoa.
Hau gertatzen bada, apuntatu eta hurrengo jarduera egin ondoren akats hau zeukatenei berriz galdetu, ea gainditu duten. Komenigarria izan daiteke, beraz, jarduera hau bakarka egitea, irakasleak ikasle guztien ideien berri izan dezan.