B3: NOLA NEURTU BOLUMENA?:
Orain bolumena neurtzeko arazoa dugu. Nola egin?
Ba al datorkizu burura bolumena neurtzeko moduren bat?
LAGUNTZA:
Suposa ezazu bainatzera zoazela, etxeko baineran. Iturria irekita utzi duzu, bainera bete dadin, eta bitartean gelako leihotik begira jarri eta zeharo ahaztu duzu bainua. Derrepente... Bainera!
Korrika batean joan eta juxtu‑ juxtu gainez egitera doanean iritsi zara. Bainera bete‑betea dago.
Zer gertatuko da sartuz gero?