Soinu nahastea
Bost kontinenteetako musika tresna ugari ezagutu, aztertu eta entzungo ditugu. Musika aniztasuna egiazko altxorra da, kultur aberastasun handia ematen digulako.
- Ekainaren 21, MUSIKAren nazioarteko eguna

Musikaren eguna ospatzeko jarduerak:
- Kontuan izanik ikasgeletako kultura aniztasuna, ikasleek beren herrialdeetako musika edo musika tresnak ekar ditzakete, atsegin duten musika, etab. (CDak, informazioa, argazkiak… baita instrumentuak ere, etxean edukiz gero). Antolatu erakusketa txiki bat ikasgelan.
- Entzun beste herri batzuetako musikak eta asmatu nongoak diren. Bildu informazioa herrialde horiei buruz.
Esteka interesgarriak:
- Kultura Ondare Ez-materiala: helbide honen bidez, Kultura Ondare Ez-material izendatutako musika genero batzuk ezagut daitezke: fadoa, tangoa, flamenkoa, mariachia, etab.
Unesco