Saltatu nabigazioa

Amona biluzik

Manabu Yamanaka argazkilari japoniarra ezaguna egin da munduan adineko emakume biluzien erretratuak egiten dituelako. Neurri batean, asaldagarri egiten zaizkigu erretratuok, eta Miren Amurizak horri buruz idatzi du Berriako bere zutabean.

Manabu Yamanaka

Jarduera zabalgarria

Osatu testua koadroko hitzekin.

biloa
gingilak
kokotsean
orbain
oskolak
zilborra

konkortu
maskaldu
mehetu
urdindu
arrakalatu
atzapartu

Amona biluzik
Miren Amuriza. Berria, 2016-09-15

Amonak badu gauza magiko bat, edonoren begi-bistan egonik ere berak bakarrik ikusten duena. Amonari keinuak zimurtu zaizkio; ilea (1) , bekainak (2) ; lehen begi beltz zirenak, gris urtsuak dira orain; belarri (3) erori zaizkio, jaio orduko egin zulotxoak ebaki luze bihurtu; haginak jausi, ezpainak aho barrurantz biratu; masailetan (4) moreak agertu eta bizartxoak (5) . Amonak azala zintzilik du saman eta besoetan; eskeletoa deformatu zaio eta bost zentimetro txikitu, (6) da; besapeetako (7) galdu du; titiak (8) zaizkio, ipurmasailak argaldu, jausi; pubisean ez du hiru-lau iletxo zuri besterik. Amonaren (9) ... Hara! Amonak zilborra du eta! Amonaren zilborra apenas bereizten den haragi zimurrean. Amonari eskuak uzkurtu zaizkio; izterrak lehortu eta (10) ; belaunburuak nabarmendu; behatz (11) luzatu eta sendotu, (12) . Amonak ez zuen erretratuetan agertzea maite Manabu Yamanaka argazkilaria ezagutu zuen arte. Getxophoton daude ikusgai artista japoniarraren irudiak: fondo zurien gainean, espazio deskontestualizatuetan, 90 urtetik gorako andrazko biluziak; bakoitzaren bizi-ibilbidetik harago, testuinguru soziopolitiko baten testigantza gordetzen duten figura ederrak.

Amonak badu gauza magiko bat, edonoren begi bistan egonik ere, berak bakarrik ikusten duena: bere gorputza.

Gaitu JavaScript