Saltatu nabigazioa

Lehen aldia

Lehen aldia
Andoni Egaña. Euskadi Irratia.


Grabagailua

Wikipedia. Grabagailua

Jarduera zabalgarria

Audio bat entzungo duzu. Esan esaldi hauek EGIA edo GEZURRA diren audioan entzundakoaren arabera.

1- Lehen aldian zerbait egitean sarritan baldar jokatzen dugu, eta, gerora, barregarri gertatzen zaigu haren oroitzapena.

2- Norbere ahotsa grabatuta lehen aldiz entzutea lotsagarri gertatzen zaio edonori, batez ere irrati-esatariei.

3- Denborarekin gura ahotsaz dugun pertzepzioa aldatu egiten da, maitatzetik gorrotatzera pasatzen baikara berehala.

4- Esaera zaharren gaineko iritzia aldatu egin zaio Andoniri adinarekin batera.

5- Posiblea eta desiragarria da gaztaroak eta zahartzaroak dituzten abantaila guztiak  aldi berean disfrutatzea.

Gaitu JavaScript

Jarduera zabalgarria

Jarraian, audioaren transkripzioa daukazu, baina osatu gabe dago. Audioa isilik dela, osatu testua koadroko hitzekin.

akaso
aldera
aldi berean
aldian-aldian
baldartasun

beharreko
estreinakoak
gerora
geuretzat
halatsu

lehen aldian
saihesbide
sudurkari
tenplea
zirrara

 

Kaixo, entzule!

Lehenengoa dut ikasturte berrian. (1) , edozertan dela ere, zerbait eragiten du beti. Ez dakit zer den: errespetua, beldurra, lotsa edo denak nahasian. Lehenengo musua gogoan izango duzue, lehen zita, gidatze-baimena atera eta lehen aldiz hiri handi batera joan zinetenekoa, lehen hegaldia, lehen kalada. (2) oso erraz, ia automatikoki, egiten ditugun gauzak lehen aldian zenbat kostatu zitzaizkigun gogora ekartzea polita da. Barre murritxak egiten digu ihes (3) orduan tragiko eta orain komiko hartaz gogoratzean.

Bada lehen aldi bat berezi-berezia. Ingurukoei galdezka jardun dut eta denak bat datoz. Magnetofoi batean grabatuta-edo nork geure ahotsa entzuten dugun (4) sekulako ezustea hartzen dugu, eta lotsa puntu bat sentitzen. Neuk hala sentitu nuela gogoan dut, eta galdetutako guztiek berdintsu erantzun didate. Ez dugu geurea (5) hartzen. Ahots hura ez garela gu iruditzen zaigu. Eta sumatzen dut irrati-esatari ezagunenei ere (6) gertatu zitzaiela lehen aldian. Denborarekin jabetzen gara, eder edo itsusi, lodi edo mehe, (7) edo eztarri-zuloko, gure ahotsa geurea dela. Hasieran jasan egiten dugu eta azkenerako maitatu ere bai.

Aurten, zebait berri egite (8) , bukaerarako esaera zahar bat ekarriko dut. Halaxe bururatu zait. Gaztetan gorroto nituen esaera zaharrak: ikastolan buruz ikasi (9) kontutzat jotzen nituen, edo zeresanik eta argudiorik ez zutenen (10) . Gerora, (11) neu ere zahartzearekin, xarma aurkitu diet. Lehen aldiaz aritu naiz gaurkoan. Euskaraz bada esaera bat oso gustuko dudana, denboraren joanari dagokiona eta bizitza (12) zukutzera garamatzana jaramon eginez gero: "Ardi galdua harrapa liteke, aldi galdua ez".

Lehenengo aldiaren (13) ederra da. Ederra da esperientziak dakarren (14) ere… Biak batera sentitzea da ezinezko. Gaztelan ere halatsu diote: "Amaginarreba mozkorturik eta kupela betea ezin da eduki (15) ".

Gaitu JavaScript