Oilategiko atea
Argitasun sentsore baten bidez, eguna edo gaua den ikusiko dugu eta horren arabera oilategiko atea zabalik edo itxita mantenduko dugu. Iluntzen duenean atea itxiko da eta eguna argitzerakoan atea irekiko da.
- 1
Atearen egitura egin. Tablero finarekin atea eta pareta egingo ditugu. Listoiarekin atea joango den erraila. Dena kolarekin itsatsi eta egun batez lehortzea itxaron.
- 2
Poleak jarri. Bat motorrari lotuta eta bestea tableroaren goiko zatian atearen gainean. Distantzia nahikoa utzi atea zabaldu dadin.
Soka motorreko poleara lotu, bigarren poleatik pasa eta ateari lotu. Ateari lotzeko, zulo bat egin, soka pasatu eta korapilo bat egin.
- 3
Motorra, kontrolatzailea eta argi sentsorea jarri. Ondorengo eskeman ikusten den bezala. Prototipo plakaren erdian kontrolatzailea jarriko dugu. Led-a ez da beharrezkoa. Motorra martxan dagoenean piztu dadin jarri dugu bertan.
Konexioak:
Argitasun sentsorea:
DO: Arduinoren 5 pinera
GND: Arduinoren GNDera (prototipo plakako zutabe bat erabiliz)
VCC: Arduinoren 5Vera (prototipo plakako zutabe bat erabiliz)
LEDa: 5Vtik (prototipo plakako zutabe bat erabiliz) 4 pinera. Tartean 200 Ohm-eko erresistentzia bat jarri.
Motorraren kontrolatzailearen konexioak ezkerretik eskuinera (Kontrolatzailearen gainean dauden testuen azpian dagoen aldean)
Arduinoren 5Vko pinera (prototipo plakako zutabe bat erabiliz)
Arduinoren 2 pinera
Motorraren konexio batera
Arduinoren GNDra (prototipo plakako zutabe bat erabiliz)
Arduinoren GNDra (prototipo plakako zutabe bat erabiliz)
Motorraren beste konexiora
Arduinoren 3 pinera
Bateriaren konexio batetara
Bateriaren beste konexioa Arduinoaren GNDra (prototipo plakako zutabe bat erabiliz).
- 4
Ateak hasierako posizioan irekita egon behar du. Posizio hori lortzeko motorraren kontrolatzailetik Arduinora datozen bi kableekin jokatu (2 eta 3 pinetara doazenak). Kable horiek Arduinoko 1 pinean sartuz gero atea gora eta behera bidaltzen ahal da eta horrela neurri egokian kokatu daiteke.
- 5
Snap4Arduinon programa hau prestatu eta Arduinoan exekutatu
- Snap4Arduino
- Egitura muntatzeko zura: listoi bat, aglomeratua eta tablero fin bat
- 12 V-tako motorra
- Arduino plaka bat
- Arduinoarentzako 9 V-ko bateria bat
- Motorra kontrolatzeko L293D kontrolatzailea. Honen bidez, motorraren norantza kontrolatuko dugu. Polo positibo eta negatiboa posizioz aldatuta lortzen da hau.
- Polea pare bat
- Soka fin bat
- Argi sentsorea
- 12 V emango dituen bateria bat. 1,5 V-ko 8 AA pilaz osatua.
- Prototipo plaka bat
- Kableak
- Zurginaren kola