Egingarriak

Programazioaren oinarriak (I): gertaerak

Iametza
2019-02-06
26
EGINGARRI
9545
BISTARATZE

Gertaera blokeek programa baten pausoak noiz egin behar diren adierazteko balio dute. Programen hasiera bezala erabiliko ditugu, adibidez, “bandera klik egitean” blokea.

Programazioan ohikoa izan ohi da “Kaixo mundua!” esanez hastea. Guk ere horixe egingo dugu.

  • 1

    “Kontrola” ataleko “bandera klik egitean” bloke batekin hasiko gara.

  • 2

    “Itxura” ataletik “esan Kaixo!” bloke bat “bandera klik egitean” blokearen azpira arrastatuko dugu.

    Ikus dezakezuenez blokeak puzzle baten piezak balira bezala konektatu daitezke.

  • 3

    “Kaixo!” jartzen duen lekuan nahi duguna idatz dezakegu, adibidez, “Kaixo mundua!”.

  • 4

    Goian eskuinean dagoen bandera botoia sakatuko dugu. Ondorioz, “Bandera klik egin” gertaerari lotutako kodean agindutakoa egingo du Snap-ek eta idatzi dugun testua agertuko da pantailan

    2019-02-06
    Teknologia Apika-steam