RGB LEDaren koloreak txandakatu begizta bat erabiliz
Ariketa honetan osagai elektriko berri bat erabiliko dugu: RGB LEDa.
RGB LEDa
RGBk Red, Green, Blue adierazten du, hau da, Gorria, Berdea, Urdina. Kolore horiek eta beren konbinazioak eman ditzake LED honek.
4 hanka ditu:
• Katodoa: besteak baino luzeagoa da, negatiboa denez lurrera konektatu behar da.
• Gainerako hiruak: irudian ikusten den bezala bakoitza kolore bati dagokio. Adibidez, R (red, gorria) jartzen duen hankari elektrizitatea ematen badiogu LEDak argi gorria egingo du.
Oharra: guk erabiliko dugun RGB LEDaren hanka luzea katodoa bada ere beste RGB LED batzuetan hanka luzea anodoa izaten da, kasu horretan 5Veko pinera konektatu behar da.
- 1
RGB LEDa prototipo plakan jarri. Hanka luzeena gainerako hankak baino zutabe bat aurrerago konektatuko dugu, horretarako hanka pixka bat okertu beharko dugu
- 2
RGB LEDaren gainerako hankei 220 Ohm-eko erresistentzia bana jarri. Gogoratu erresistentziaren hanka batek dagokion LEDaren hankaren errenkada berean egon behar duela.
- 3
Erresistentziak 9, 10 eta 11 pinekin konektatu ar-ar kableak erabiliz. Gogoratu kablea erresistentziak libre daukan hankaren errenkada berean jarri behar dela.
- 4
RGBaren katodoa, hanka luzea alegia, GND pinarekin konektatuko dugu ar-ar kable bat erabiliz.
- 5
Snap4Arduinon programa hau osatu behar dugu. Semaforoaren erronkakoaren oso antzekoa da.
Lehenengo 3 koloretako argiak itzaltzen ditugu badaezpada ere, aurretik piztuta baleude ere.
Ondoren, beti begizta batean argiak txandaka piztu eta itzaltzen ditugu: gorria, berdea, urdina.
- Arduino plaka bat
- 4 hankako RGB LED bat
- Prototipo plaka bat
- 4 kable ar-ar
- 220 Ohm-eko 3 erresistentzia
- Snap4Arduino