Orientazio didaktikoak dituzten fitxak
Atal honetan, hiru erronka proposatzen ditugu agregazio-egoeren eta teoria zinetikoaren edukiak lantzeko. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:
Materia barrutik
GAIA: Materia, agregazio-egoerak, teoria zinetikoa |
DENBORA-BANAKETA: 2 saio |
ORIENTAZIOAK: Irakasgaiaren agregazio-egoerak eta teoria zinetikoa, ikasturte honetan, intuitiboak dira ikasleentzat, oraindik ez baitute egitura atomikoa landu. Horregatik, proposatzen da laborategiko esperientzia txiki bat egitea eta eduki horiek bi simulazioren bidez lantzea. Bateragarriak eta osagarriak dira biak. Lehenengoan, PHET simulazioarekin egiten da lan: Materiaren egoerak, hasteko, egoerak eta horien aldaketak "barrutik" ikusteko, eta, ondoren, beste aldagai batzuk sartzen ditugunean (presioa eta bolumena) zer gertatzen den ikusteko. Javier Martinezen bideoarekin osa daiteke: solidoen, likidoen eta gasen arteko aldeak Bigarrenean, Jesús Peñasen simulazioarekin lan egiten da, Materiaren agregazio-egoerak; gasekin eta likidoekin zer gertatzen den ikusteko aukera ematen du, eta ulermen-galdera batzuk egiteko ere bai. |
EDUKIAK:
- Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argumentatu, justifikatu...).
- Materiaren agregazio-egoerak: solidoa, likidoa eta gasa.
- Egoera-aldaketak. Eredu zinetiko-molekularra.
KONPETENTZIAK:
ZIENTZIARAKO KONPETENZIA | Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin lotu | 1,2,3 |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi. | 1,2,3 |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin. | |
Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz. | |
BESTELAKO KONPETENTZIAK |
|
Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia Elkarbizitzarako konpetentzia Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia Ikasten ikasteko konpetentzia |
1,2,3 |
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
- Gai zientifikoari lotutako azalpenetan eta arrazoibideetan argi hitz egiten du
- Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatzen du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu formatu digitaletan..
- Substantzia baten agregazio-egoerak argudiatzen ditu, presioaren eta tenperaturaren egoerak kontuan izanda. .
- Eredu zinetiko-molekularra erabiltzen du gasen, likidoen eta solidoen propietateak azaltzeko.
- Materiaren egoera-aldaketak deskribatu eta interpretatzen ditu eredu zinetiko-molekularra erabiliz, eta eguneroko fenomenoen interpretazioan aplikatzen du.
Zeregina balioespen-eskala hauekin ebaluatuko da:
Laborategiko lana laborategiko lanaren balioespen-eskala generikoaren bitartez (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).
Simulazio digitalak ebaluatzeko hurrengo eskalarekin ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).
Gas hauek!
GAIA: Materia, gasen legeak |
DENBORA-BANAKETA: 4 saio |
ORIENTAZIOAK: Gasen propietateak, PHET simulazio honen helburua da legeak modu bisual eta intuitiboan lantzea, ikasleek honako hauek egin egiteko gai izan daitezen:
Lan honetatik abiatuta, ikasleek, ondoren, egoera berrietan aplika dezakete, arazo klasikoak hobeto ulertuz. |
EDUKIAK:
- Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argumentatu, justifikatu...).
- Materiaren propietateak.
- Gasen legeak: Boyle eta Charles.
KONPETENTZIAK:
ZIENTZIARAKO KONPETENZIA | Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin lotu | 1,2,3,4,5 |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi | 1,2,3,4 |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin | 1,2,3 |
Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz. | 3,4 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK |
|
Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia Elkarbizitzarako konpetentzia Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia Ikasten ikasteko konpetentzia |
1,2,3,4,5 |
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
- Gai zientifikoari lotutako azalpenetan eta arrazoibideetan argi hitz egiten du.
- IIkasgaiei buruzko informazioa identifikatu, hautatu eta interpretatzen du formatu digitaletan.
- Gas baten egoera baldintzatzen duten aldagaien arteko erlazioak ezartzen ditu, irudikapen grafikoetatik eta ordenagailu bidezko simulazioetan lortutako emaitzen tauletatik abiatuta.
- Eredu zinetiko-molekularra eta gasen legeak erabiliz gas baten presioa, bolumena eta tenperatura erlazionatzen dituzten grafikoak, emaitzen taulak eta esperientziak interpretatzen ditu.
Ataza ebaluatuko da simulazio digitalak ebaluatzeko hurrengo eskalarekin (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf) eta txosten zientifiko baten balioespen-eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).
Nola egosi ongi pasta
GAIA: Materia eta bere propietateak. Materiaren agregazio-egoerak. Egoera-aldaketak. Teoria zinetiko molekularra . |
DENBORA-BANAKETA: 2 saio + etxeko lana |
ATARIKOAK: Behin azalduta materia zer den eta materiak propietate orokorrak dituela: masa, bolumena eta dentsitatea. |
TESTUINGURUA: Eguneroko egoera bat aukeratu da: pasta egostea |
ERRONKA: Ura berotzearen kurbaren esperientzia klasikoa erakusten du, egoera aldatzean, testuinguru batean jarrita. |
ARIKETA: Talde bakoitzak ondorio arrazoituak aurkeztuko ditu. Ondoren, banaka, txosten bat egingo dute, alderantzizko prozesua arrazoituz. |
EBALUAZIOA: Laborategiko lana eta txostena kalifikatuko dira. |
EDUKIAK:
- Metodologia zientifikoa aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak.
- Lan zientifikoaren berezko balioak eta jarrerak bultzatzen dituzten estrategiak
- Fisika eta Kimikako laborategiko oinarrizko materiala erabiltzeko prozedurak.
- Portaera-, lan- eta segurtasun-arauak laborategian.
- Materiaren agregazio-egoerak. Egoera-aldaketak.
- Teoria zinetiko molekularra
KONPETENTZIAK:
ZIENTZIARAKO KONPETENZIA | Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin lotu. | 1,2,3,4 |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi | 1,2,3,4 |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin | 1,2,3,4 |
Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz | 3 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK |
|
Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia Elkarbizitzarako konpetentzia Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia Ikasten ikasteko konpetentzia |
1,2,3,4 |
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
- Gidoi baten laguntzaz, laborategiko ikerketak planifikatu eta egiten ditu, lan zientifikoaren berezko metodologia eta estrategiak aplikatuz: zientifikoki iker daitezkeen arazoak identifikatzen ditu, hipotesiak egiten ditu, datu esperimentalak bildu, antolatu eta interpretatzen ditu, eta azalpen arrazoituak ematen ditu hipotesia berresteko edo ezesteko.
- Txostenak egiten ditu, laburpen gisa, behaketetatik edo esperientzietatik ondorioak ateratzeko, eta ikerketaren emaitzak jakinarazten ditu, hiztegi zientifikoa behar bezala erabiliz, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita eta testuinguru jakin batean adierazita.
- Naturaren fenomenoak ezagutzeko jakin-mina eta interesa erakusten ditu.
- Lan pertsonalean ahalegina eta autonomia erakusten ditu, eta jarrera aktiboa eta arduratsua du zereginetan.
- Talde-lanaren aldeko jarrera adierazten du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
- Sormen handia erakusten du planteatutako galderei erantzunak bilatzerakoan.
- Laborategiko oinarrizko materiala hautatu eta kategorizatzen du, eta behar bezala erabiltzen.
- Laborategiko oinarrizko segurtasun-arauak ezagutu eta errespetatzen ditu, eta erabilitako tresnak eta materiala zaintzen ditu.
- Substantzia bat, zein presio- eta tenperatura-baldintza dituen kontuan hartuta, hainbat agregazio-egoeratan ager daitekeela justifikatzen du.
- Materiaren egoera-aldaketak deskribatu eta interpretatzen ditu eredu zinetiko-molekularra erabiliz, eta eguneroko fenomenoen interpretazioan aplikatzen du.
- Substantzia baten beroketa-grafikoetatik abiatuta, substantzia horren fusio- eta irakite-puntuak ondorioztatzen ditu, eta behar diren datuen taulak erabilita identifikatzen ditu.
Laborategiko lana laborategiko lanaren balioespen-eskala generikoaren bitartez (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).
Txostena ebaluatuko da txosten idatzi zientifiko baten balioespen-eskala honekin (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).