Saltatu nabigazioa

AURKEZPENA: MATERIAREN PROPIETATEAK

Noizbait pentsatu duzu zer ote den inguratzen zaituen guztia? Itxi begiak, eta errepasatu buruz gelan dagoen guztia... Materia da gure inguruan dagoena!.  Materia da masa duen eta espazio bat hartzen duen guztia, hau da, Unibertsoan aurki dezakegun guztia, ikus daitekeena (haitz bat, esaterako) edo ikus ezin daitekeena (airea, kasurako). 
Materia ikertuko dugu, hainbat erronka eta egoera arazotsuri aurre eginez. Laborategiko ikerketak, simulazio digitalak eta irakurketa zientifikoak egingo ditugu.

«Kimika izarretan hasten da. Izarrak elementu kimikoen iturria dira, eta elementu kimikoak, berriz, materiaren oinarrizko osagaiak.»

Peter Atkins