Saltatu nabigazioa

Arauak errimatzen

Laborategian seguru jarduteko arauak

Laborategia leku segurua da baldin eta oinarrizko segurtasun- eta higiene-arauak ezagutu eta errespetatzen baditugu. Ikusiko dugun bezala, zentzuzko arauak dira, oso sinpleak, baina gogoan hartzeko errimatzen baditugu, ondo baino hobeto!!

AsapSciencie. Laborategiko arauen parodia (CC BY)

Zeregin honetan, gure sormenaz baliatuko gara laborategiko arauak ezagutzeko

Zeregina

Denbora
Saio bat
Taldekatzea
Taldean

Errimak egingo ditugu laborategi batean jarduteko oinarrizko arauak hobeto gogoratzeko. Horretarako, taldeka bilduko gara eta jarraibide hauek beteko ditugu:

  1. Lehendabizi, sarrerako bideoa ikusiko dugu: oso ezaguna den pop kanta baten bertsioa da, letra aldatuta. Bideoan, modu dibertigarrian aipatzen dira laborategiko arauak. Bideoa ikusten jarraituko dugu eta, pixkanaka, galderei erantzuten. Menuan, “ezarpenak” sakatuta, hizkuntza aukeratu ahal izango dugu.
  2. Jarraian, komiki itxurako irudi batekin jardungo dugu. Irudi horretan daude irudikatuta laborategiko errore ohikoenak. Erroreak zenbakituta daude eta errore bakoitzarekin errima bat egingo dugu. Adibide bat ikus dezakegu lehenengoan. Gainerako guztiak osatu behar ditugu arau errimatuen bilduma polit bat eduki arte.
  3. Gero, talde bakoitzak bere errimak azalduko ditu klasean. Azalpenak ikusi ondoren, taldeek arau bakoitzaren balorazioa egingo dute, atxikita dagoen ko-ebaluaziorako txantiloia erabilita. 
  4. Denon artean hautatuko ditugu errima onenak “arauen kartel” amankomun bat egiteko. Kartel hori beti egongo da laborategian eta osatu ahal izango dugu ikasturtean zehar.

Parodia bideoa: "Lab Rules"

be

Errimak egitera!

Hurrengo irudian daude irudikatuta eta zenbatuta laborategiko arauak. Batzuk ikusi ditugu dagoeneko aurreko bideoan, beste batzuk, ez. Taldean, arau bakoitzaren muina laburbilduko duen errima labur bat osatuko dugu. Gora sormena!

Laborategiko arauei buruzko komikia
Anthony Lowe-Guilford College. Laboratory safety

1. araua: Adibidez, “Eskuak garbitu ez, ezin da berez!”

Ebaluazioa eta hausnarketa

Behin zeregina amaituta, une ona da hausnarketa egiteko gure ikasitakoaren egunerokoan. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aurretik neukan iritziren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zereginaren ebaluazioa

Zeregina ebaluatuko da laborategiari buruzko errimen balioespen-eskala  honekin: (deskargatu formatu editagarria: odt eta pdf):

balioespen eskala errimak