Saltatu nabigazioa

Bidaiatuko dugu New Yorkera?

Bidaia bat antolatzen

Neurtzea ezinbestekoa da, zientzietan nahiz gure eguneroko bizitzan. Zuzen neurtzeko magnitudeak ezagutu behar ditugu, baita Nazioarteko Sistemaren unitateak ere, eta beraien arteko konbertsio-faktoreak nola erabili jakin. Gauza asko dakigunez horren inguruan, ausartuko ginateke aste beteko bidaia bat planifikatzen New Yorkera?

Pixabay. New York (Dominio público)

Eta zer zerikusi du horrek neurketa-unitateekin? Ba, asko. Edozein bidaia egin aurretik, plangintza on bat egin behar da. Gure helmuga zenbat kilometrora dagoen, zenbat denbora behar dugun hara iristeko eta itzultzeko, zer arropa sartuko dugun maletan eta hegazkinean eraman dezakegun maletaren gehieneko pisua eta bolumena... Beraz, neurtzen jakitea interesgarria da erabakiak hartzeko, ez da?

Zeregina: bidaia-txokoak

Denbora
Saio bat eta erdi
Taldekatzea
Taldean

Zeregin honetan “guneen” metodoa erabiliko dugu lanerako, hau da, talde-laneko teknika bat. Ikasketa-zirkuitu bat osatzen duten hainbat txokotan dago antolatuta ikasgela. Txoko horietako bakoitzean jarduera desberdin bat dago antolatuta, baina denetatik igaro behar da zeregina osatzeko, kasu honetan, bidaia antolatzea.

Hurrengo diapositibetan  azalduta dago 5 gunez osatutako ibilbidea (deskargatu dokumentua, odt eta pdf). Jarduera bakoitza dagokion gunean jarriko du irakasleak. Eta 6. jarduera denon artean egingo dugu.

Pilar Etxebarria, Elvira González

Orain, antolaketa eta egin behar dugun lana badakigunez, taldeak osatu eta banatu egingo gara. Talde bakoitza “lan-gune” batean hasiko da lanean, bertan planteatutako jarduera ebatziko du, eta ados jarrita, kide bakoitzak bere koadernoan idatziko ditu emaitzak. Taldeak txandakatzen joango gara eta denak pasatuko gara gune denetatik gure bidaia-plana osatzeko. Pazientzia izan beharko dugu guneren batean talderen batek lana oraindik amaitu ez badu.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Behin zeregina amaituta, une ona da hausnarketa egiteko gure ikasitakoaren egunerokoan. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aurretik neukan iritziren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zereginaren ebaluazioa

Zeregina lan-guneen ebaluazio-eskala honekin ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf):

eskala