Mirarik eta Danielek jakin nahi dute zer eguzki-kremak babesten duen ondoen larruazala. Eguzki-kremek eguzkitik babesteko faktore bat dute (FPS), eta faktore horrek adierazten du produktuak zenbateraino xurgatzen dituen eguzki-argiaren erradiazio ultramoreak. FPS altuko eguzki-krema batek FPS baxuko eguzki-krema batek baino luzaroago babesten du larruazala.
Azter dezagun kasua sakonago...
1
Eguzki-krema desberdinak alderatzeko modu bat bururatu zitzaion Mirariri. Danielek eta berak material hauek bildu zituzten:
- Eguzki-argia xurgatzen ez duen plastiko gardeneko bi lamina.
- Argiarekiko sentikorra den paper-lamina bat.
- Olio minerala (OM) eta zink-oxidoa duen krema bat (ZnO).
- Lau eguzki-krema desberdin. PS1, PS2, PS3 eta PS4.
2
Mirarik eta Danielek olio minerala erabili zuten eguzki-argi gehiena pasatzen uzten duelako, eta zink-oxidoa eguzki-argia ia erabat blokeatzen duelako. Substantzia bakoitzeko tanta bat ipini zuen Danielek plastikozko orrietako batean markatutako zirkulu batzuen barruan eta gero, beste orria ipini zuen gainean. Plastikozko laminen gainean, liburu handi bat ipini zuen pisua egiteko.
Educalab. Protectores solares
3
Jarraian, Mirarik, plastikozko laminak argiari sentikorra den paper-laminaren gainean ipini zituen. Argiarekiko sentikorra den papera gris ilunetik zurira (edo oso gris argira) aldatzen da, eguzki-argitan egondako denboraren arabera. Azkenik, Danielek, leku eguzkitsu batean ipini zituen laminak.
Educalab. Protectores solares
Orain, kasuari buruz zerbait gehiago badakigunez, praktikatu egingo dugu...
Baieztapen hauetatik...
Baieztapen hauetatik, zein da olio mineralak eta zink-oxidoak eguzki-kremen eraginkortasuna alderatzean betetzen duten funtzioaren deskribapen zientifikoa?
- Olio minerala eta zink-oxidoa dira aztertzen ari garen bi faktoreak.
- Olio minerala aztertzen ari garen faktore bat da, eta zink-oxidoa erreferentziako substantzia bat.
- Olio minerala erreferentziako substantzia bat da eta zink-oxidoa da aztertzen ari garen faktorea.
- Olio minerala eta zink-oxidoa dira erreferentziako bi substantziak.
Hauetatik zein...
Galdera hauetatik, zein erantzun nahi zuten Mirarik eta Danielek?
- Zer babes ematen du eguzki-krema bakoitzak besteekin alderatuta?
- Eguzki-kremek nola babesten dute larruazala erradiazio ultramoretik?
- Olio mineralak baino gutxiago babesten duen eguzki-kremarik badago?
- Zink-oxidoak baino gehiago babesten duen eguzki-kremarik badago?
Zergatik...
Zergatik sakatu zuten bigarren plastikozko lamina?
- Hostoak lehortu ez zitezen.
- Tantak ahalik eta azkarren zabaltzeko.
- Tantak zirkuluen barruan mantentzeko.
- Tantak lodiera berekoak izan zitezen.
Paper sentikorra...
Argiarekiko sentikorra den papera gris iluna da eta gris argi bihurtzen da argi pixka batek emanez gero, eta zuri bihurtzen da argi askok emanez gero. Figura hauetatik, zeinek irudikatzen du gerta litekeen emaitza bat? Azaldu zure aukera.
Educalab. Protectores solares