Notazio zientifikoaren balioa
Arkimedes Sirakusakoa, antzinaroko zientzialari garrantzitsuenetako bat, bere kalkuluetan oinarritutako estimazio nahikoa arrazoizkoak egiteko gai zen. Unibertsoan zenbat hondar-ale sar daitezkeen kalkulatzen saiatu zen Arkimedes eta ondorioak “Hondar-aleen neurgailua“ liburuan bildu zituen. Lan horretarako, unibertsoaren tamaina bere garaian pentsatzen zen moduan kalkulatzeaz gain, zenbaki oso handiak adierazteko modu bat asmatu behar izan zuen, egungo notazio zientifikoaren antzekoa.
Arkimedesen kalkuluen arabera, unibertsoaren diametroa 2 argi-urte ingurukoa zen (1argi-urte= 9.46 × 10¹² Km), eta 1.063 hondar-ale inguru behar ziren hura betetzeko.
Notazio zientifikoa balio handikoa da zenbaki oso handiak edo oso txikiak adierazi nahi ditugunean, jarduera honetan ikusiko ditugunak bezala, hain zuzen.